
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai. Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da animalien erreinuan erleak direla ongien komunikatzen direnak. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.