Emaitzak kargatzen…

Dokumental saila
Harri Biguna arte garaikideari buruzko dokumental saila da, ikuspegi feminista batetik egina. Sei ataletan zehar, historikoki emakumezko artista asko baztertu dituen narratiba artistiko ofiziala aztertzen du telesailak, eta begirada zabalagoa proposatzen du.

Telesaila
Julesek urteak daramatza mutil berarekin. Beraz, harreman hori bat-batean bukatzen denean, ez daki nora jo. Galdutako lagunengana gerturatu, eta lezio garrantzitsu bat ikasiko du: emakumeen arteko aliantzak ezinbestekoak dira zauriak sendatu eta berriro norbera sentitzeko.

Komedia
Bi aktore gazte, Tamara ta Mara, casting areto batean aurkituko dira. Biak daude krisi pertsonal eta laboral sakonean murgilduta eta proiektu hau aldaketarako aukera izan daiteke. Baina bi aktoreen artean duela urtebete gertatutako zerbaitek lan-prosezua hankaz gora jarriko du eta bakoitzaren desio, izu eta frustrazioak azaleratuko dira.

Laburmetraia
Tulak emakumezkoen eskola bateko komunak garbitzen ditu. Zuzendariaren hamalau urteko alabak haurdun dagoela aitortzen dionean, lanaldia hankaz gora jarriko zaio.

Telesaila
Tennesseeko neurozientziaren ikerketa-zentro batean 300 pertsona desagertu dira, eta Lia Haddock kazetari estatubatuarrak misterioa argitzen saiatuko da.

Dokumentala
Aniztasunari eta tolerantziari buruzko bi kapituluko serie dokumentala da Genderless, eta generoa ez dela kontu bitarra erakusten du. Dena ez da gizon edo emakume, maskulino edo femenino izatearen artean banatzen.

Thrillerra
Ekiñeri agur-festa egingo diote lagunek izeko Karmen bizi den baserrian; tokiak ahoz-aho kontaturiko istorio, sineskeria eta sekretu ezberdinak gordetzen ditu. Festa-gau horretan, Ekiñek kutxa bat topatuko du ganbarako teilapean. Ezusteko aurkikuntza hori izango da ondorengo gertakizun guztien eragile. Puzzlea osatzeko beharrezko diren pieza bakoitza, baserrira gerturatzen joango diren pertsonaia ezberdinek emango diote Karmeni. Iraganean jatorria duen gertaera batek zer ikusirik izan dezake, egun, baserrian bizi diren egoerekin? Karmenek argitara atera beharko du guztientzat ahaztua izan dena.

Drama
Unibertsitatea hasi bezain laster, Daniela nortasun krisi larrian dago eta atzerrira joatea erabakitzen du. Hiru urte geroago, Bilbora itzuli zen, aitaren etxera, berriro bere bizitzari ekiteko, oraingoan beste abiapuntu batetik.

Musika
Norak 30 urte ditu. Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da berak uste zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakitzen du, bere errautsak amonaren errautsen ondora eramateko.

Telesaila
TELESAIL HAU FIKZIOA DA. GERTAKARI GUZTIAK ASMATUAK DIRA. Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertu egin da sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Eta bideoa da utzi duen azken aztarna. Txantxa da? Benetan desagertu da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.

Dokumentala
Emakumezko aktore talde bat eta zuzendari bat eraikitzen ari diren etxe batean astebetez bizitzen. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema. Film baten bilaketa helburu gertagaitz gisa. Sororitatea, barreak eta sorkuntza kolektiboa, emakume talde honen lanbideari eta sortze prozesuari buruzko esperientzia-filma sortzeko.

Entretenimendua
Xabier Madariagak aurkeztutako saio honetan, astero sei gazte ezberdin izango dira programako protagonistak. Bikoteka, hainbat gairi lotutako errealitateak ezagutuko dituzte; eta, jakin gabe norekin aurkituko diren, galdera sorta bat erantzungo dute gaiari buruz dituzten aurreiritziak eta pentsamoldeak azaleratzeko helburuarekin.

Entretenimendua
Xabier Madariagak aurkeztutako saio honetan, astero sei gazte ezberdin izango dira programako protagonistak. Bikoteka, hainbat gairi lotutako errealitateak ezagutuko dituzte; eta, jakin gabe norekin aurkituko diren, galdera sorta bat erantzungo dute gaiari buruz dituzten aurreiritziak eta pentsamoldeak azaleratzeko helburuarekin.

Dokumentala
Emakumeek Euskal Herriko kirol jarduera ezberdinetan duten presentzia erakusten du dokumental honek.

Dokumentala
Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. "Irrintziaren oihartzunak" dokumentalean, "Irrintzi" lanak bere barruan gordetzen dituen "egia" horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.

Dokumentala
Emakume bati ia "Avioneta" izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere autoko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal bihurrien ondorioz, hatz bat hautsi zuen. Zigarro-egileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Lisatzaileek poemak gogoratzen dituzte. Nik neuk horiei guztiei kantatzen diet. Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimo bat da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa.

Dokumentala
Duela 40 urte historia aldatu zuten eta ondorenean danborradan emakumeek danborra jotzeko lanean aritu diren guztiei errekonozimendua egitea izan da dokumental honen helburua. Gaur egun asko dira talde eta jantzi desberdinekin danborra jotzera irteten diren emakumeak, baina hori ez da beti horrela izan; duela 40 urte emakume ausart batzuek emandako pausoek ibilbide luzea izan dute gaur egunera arte, eta ibilbide horretan, herriak bere egin du.

Laburmetraia
Emakumeak zinema zuzendaritzan lekua egin eta pertsonaia femeninoen erreferente berriak agertu izanak izan duen eragin zuzen eta errealaren inguruan egiten du hausnarketa; eta azpimarratzen du horrek zein eragin duen neskatoen eta emakumeen autopertzepzioan, eta, ondorioz, gizarte osoan ere.

Dokumentala
Film dokumental luze honetan immigrazioaren egunerokotasuna azaltzen da. Zenbait emakume etorkinen esperientzian oinarrituta, fenomenoaren aurpegi ezezagunak erakutsi nahi dira. Emakumeen jaioterrietatik Europara immigrazio handia gertatu da, baina oraindik ere arrotz zaizkigu haien bizimodua eta haien ohiturak.

Dokumentala
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman eta hori ospatzera dator emakumeek eginiko zinemari buruzko film harrigarri hau. Atzoko eta gaurko euskal zinegileen munduan zehar, apnea teknika erabiliz, hiru urpekari gaztek gidatuko gaituzte. Itsaspeko bidaia honetan deskubrituz joango gara pelikulen gaiak, pertsonaiak, begiradak, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena. Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero, dokumentala Tokio, Madril, Nantes, Iruña eta Bilboko zinemaldietan aurkeztu da, besteak beste.

Drama
Errenteria, 1977ko uda. Beak 16 urte ditu eta herrialdean zehar dabiltzan aldaketa-giroarekin bat egiten du. Besteak beste, emakume-talde batekin lan egiten du kausa feministaren alde eta abortatzen laguntzeko baldintza duinak lortzeko helbuarekin. Odolean sentitzen duen errebeldia ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da, bere bizitza hankaz gora jarriko duena: bera baino zaharragoa den eta familia oneko neska batekin maiteminduko da. Beak ez du susmatzen neska enigmatiko honek, Mirenek, sekretu bat gordetzen duela, eta sekretu horrek helduen mundu mingarrian murgilduko duela.