Emaitzak kargatzen…

Umorea
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatutako umore saioa. Astero, punta puntako euskal aktoreak hartuko dituzte gonbidatu platoan.

Drama
Gerraostean girotutako telesaila. II. Mundu Gerran etsaien lurraldean eraitsitako hegazkinlari ingelesen ebakuazio klandestinoa du ardatz. Red Comète klandestinoak Alemaniako armadaren lerroetatik harago Ingalaterraraino eramaten zituen hegazkinlariak, kontrabando-bide klasikoetatik franko-espainiar mugako pasabide delikatua zeharkatuz.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Dantza
2026an, Gipuzkoako herri txiki bat goitik behera aldatu da, Shakespeareren obra ezezagun bat aurkitu ondoren. Kazetari eszeptiko baten etorrerak ezkutuko interesak, engainuak eta handinahiak azaleratzen ditu eskuizkribuaren inguruan, egiari mitoan sinesteko nahiarekin aurre eginez. Istorio onen benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia arin eta adimentsua.

Komedia
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai. Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da animalien erreinuan erleak direla ongien komunikatzen direnak. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.

Komedia
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko jaia ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala edo bai. Hasiera batean asteburu zoroa izango zena are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da animalien erreinuan erleak direla ongien komunikatzen direnak. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Roge Blascoren elkarrizketak hango eta hemengo abenturazaleekin. Bidaiariaren abenturak eta zoritxarrak.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Sukaldaritza
Joseba Arguiñanok aurkeztutako sukaldaritza saioa. Atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin aritzen da sukaldean.

Kultura
Poesia bizitza da eta bizitza, poesia.