Emaitzak kargatzen…

Kultura
Donostiako Zinemaldiko emanaldi bereziak, galak, sari banaketak eta jaialdiarekin lotutako bestelako edukiak.

Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsoren eskutik, Bitan!

Mikel Rotatetxe eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Kultura
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.

Kultura
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatu dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, bitxikeriak edota anekdotak.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Kultura
Euskal zinema, telesail eta ikus-entzunezko ekosistemari eskainitako saioa. Asteroko mahai-inguru formatuan, gaur egungo euskal ikus-entzunezkoen egoera, erronkak eta sorkuntza-prozesuak ardatz izango dira. Sektoreko profesionalek, zuzendariek, gidoilariek, ekoizleek, aktoreek, eta bestelako eragileek ere parte hartuko dute Amaia Artetxe Atela kazetariaren gidaritzapean.

Kultura
"La Noche de..." podcastak zinearen ete bere protagonisten inguruko informazio eta bitxikeriak biltzen ditu. Bigarren denboraldian Dani Álvarezek euskal zinemaren mugarri izan diren filmak eta horien zuzendariak elkarrizketatu ditu.

Kultura
Euskal Herriko agenda kulturala errepasatuko duen saio laburra.

Kultura
Euskal Herriko agenda kulturala errepasatuko duen saio laburra.

Kultura
"La Noche de..." podcastak zinearen ete bere protagonisten inguruko informazio eta bitxikeriak biltzen ditu. Bigarren denboraldian Dani Álvarezek euskal zinemaren mugarri izan diren filmak eta horien zuzendariak elkarrizketatu ditu. Lehenengo denboraldian, Felix Linaresek bere ezagutzaren zati bat utzi zigun, podcast formatuan.

Dokumentala
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun dugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu.

Drama
Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.

Drama
Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isil, amama.

Dokumental saila
Iñaki Gabilondok aurkezten du dokumental-serie hau. Franco hil aurreko eta ondorengo urteetako gertakizunak kontatzen ditu.

Haurrak
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonista, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

Drama
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta geratuko da ikustean bere anaia gaztea, Joakin, ohikoa baino askoz ere handiagoa dela. Hori ikusita eta pentsatuz jendeak Munduko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duela, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean aurkituko dituzten anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Drama
Bi anaia herri txiki batean bizi dira. Umetatik umezurtz dira amaz: gainera, haietako batek urritasun mentala du. Orain, aita ere hil egin da. Egoera korapilatsu horren aurrean, Paulok, seme txikiak, Danielen ardura hartu beharko du, urritasunak dituen anaiarena.

Drama
Desjabetzeen ondorioz bere auzoan izandako istiluak direla eta, Lide, ama gaztea, konturatuko da bere alaba nerabea, Ane, ez dela etxera lotara joan. Hori dela eta, Fernando senar ohiarekin batera, alaba non dagoen ikertzen hasten da.

Animazioa
Chung-I Fly Asiako usoa, Paulov Europa Ekialdeko arratoia, Ramon Karibeko labezomorroa eta Tano kaleko katua etxegabeak dira. Miseriatik alde egitea dute amets, eta Norarekin topo egiten dutenean ametsa errealitate bihurtzeko aukera ikusiko dute.

Animazioa
Menchu Gutiérrezen "El faro por dentro" eleberriaren bertsio librea. Etxe-aldaketetan ibiltzen den kamioia Igeldoko itsasargira doa. Txakur arraro baten jabe den emakumea bizi da bertan. Itsasargiaren barneko giro ilunean haluzinazio arraroenen protagonista bihurtuko da.