Emaitzak kargatzen…

Drama
"Urte berri on, amona!" komedia beltza da, eta amona zaindu behar duen familia baten gatazkak azaltzen ditu. Amama Marik Maritxu alabaren arreta osoa jasotzen duenez, Joxemarik, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak, amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakitzen du. Joxemarik hori egin beharko du emaztea konturatu gabe, Kintxo suhiaren laguntzarekin. Hasiera batean lan erraza dirudiena abentura bihurtzen da, eta, amonaren izaeragatik, ustekabeko egoerak sortzen ditu. Zuzendariak umoretik erakusten du gatazka, baina bakardadearen beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa bezalako gaien inguruan ere hausnartzen du.

Komedia
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai. Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da animalien erreinuan erleak direla ongien komunikatzen direnak. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.

Komedia
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko jaia ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala edo bai. Hasiera batean asteburu zoroa izango zena are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da animalien erreinuan erleak direla ongien komunikatzen direnak. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Entretenimendua
Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak aurkezten duten sukaldaritza saioa.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Arratsaldeko 16:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Alain Perez eta Maite Garmendiarekin.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Vitoriako Dialogos saioan egunero minutu batzuk hartzen ditugu etorkizuneko etxebizitza eta hiriei buruz hausnartzeko, aldaketa sozialei eta gero eta handiagoa den desberdintasunari buruz, energia alternatiboei buruz eta jasangarritasunari buruz edo gazteek beren oraina eta etorkizuna nola ikusten duten hausnartzeko. Hurbiletik hitz egiten dugu, Gasteiztik eta Arabatik, munduari begira.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Arte eszenikoei buruzko dibulgazio-gune bat, entzuleei hainbat proiektu eta normalean bigarren mailan geratzen diren beste alderdi batzuk ere hurbiltzeko: anekdotak, gai teknikoak, sormen-prozesuak... Euskal konpainia profesionalek egindako programa bat.

Kultura
Kulturaren leihoa zabaltzen dugu eguerdiro, Manu Etxezorturekin. Kultur albisteak, sortzaileen lanak, sormenez emanak.

Kultura
Kantatzeko kantuak eta entzuteko kontuak bazkal ostean, Joseina Etxeberriaren, "Musikeroaren", konpainian.

Kultura
Radio Euskadiko zerbitzari kulturala, Maider Martinen eskutik.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Irati Elizalderekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.