Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Oum izurde zuria, bere lagun Yann eta Marinarekin batera, Maotou izeneko uhartean bizi da. Hirurek abentura ahaztezinak biziko dituzte itsasoan.

Haurrak
Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritzea, oporretan joatea... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.

Haurrak
Eskulanak, esperimentuak, marrazkiak eta errezetak egiteko atala, umeek etxean egiteko aproposak.

Haurrak
Sukaldaritza, sormena eta jolasak nahasten dituen atala.

Haurrak
Asier Kidam magoaren eskutik, aho zabalik utziko gaituzten trikimailuak ezagutuko ditugu.

Haurrak
Ene Kantak taldearen bideoklipak.

Haurrak
Lehiaketa dibertigarri eta bizi honetan, gaztetxoek galderak erantzun beharko dituzte, puxika bat airez betetzen den bitartean.

Haurrak
Egoera berezi eta ezberdinen aurrean umeek dituzten erreakzioak ezagutuko ditugu.

Haurrak
Irakurtzea gogoko, hainbat liburu aurkeztuko dizkigute Antxusek eta Urbik.

Entretenimendua
Shaun artalde xelebre bateko liderra da. Ardi guztiak, eta Shaun bereziki, gai dira gizakiok egiten ditugun gauzak egiteko: futbolean edo golfean aritzeko... Bitzer txakurra izango dute zeregin horietan lagun.

Haurrak
Jeremy Super Karibu superheroia den elur-orein bat da, eta bere herrixka babestea du helburu. Herritarrak adiskidetasunean bizi dira, norberak bere bitxikeriak dituen arren. Besteak beste, udaletxean, plaza nagusian, ospitalean eta kafetegian sortzen diren arazoak konpondu beharko dituzte elkarrekin, beti ere, Jeremy superheroiaren laguntzaz.

Marrazki bizidunak
Lau Ninja Dortoken abenturak. Leonardo, Raphael, Donatello eta Michelangelo lau dortoka mutante dira. Splinter maisuaren gidaritzapean, ninja-teknikak ikasi dituzte hiriko estoldetan, hamabost urtez. Orain, gainaldera igotzeko garaia dute, munduan agertzekoa.

Marrazki bizidunak
Patri herri txiki bateko postaria da eta Pintto izeneko katu txuri-beltzarekin doa edonora. Patri eta Pintto beti dabiltza herriko gutunak banatzen eta bizilagunei laguntzen

Animazioa
Jeremy Belpois, Ulrich Stern, Odd Della Robbia eta Yumi Ishiyama eskola kideak dira eta eskolatik hurbil dagoen fabrika abandonatu batean superordenagailu bat topatuko dute. Ordenagailua piztean, Lyoko deituriko mundu birtuala ezagutuko dute.

Animazioa
Max akuri bioniko akastuna da eta Jota urrearrain erretxina. Laborategi batean bizi dira elkarrekin, baina egun batean ihes egitea erabakitzen dute. Haien etxe berria Muxarbaso izeneko herri alaia da. Bertako bizimodura egokitu eta tokiko faunaren onarpena lortu nahian, gure bikote bihurriak hamaika abenturari egin beharko dio aurre.

Haurrak
Mundua arriskuan dago! Baina lasai, Astro, Suzu eta Astro Katu gure lagunak edozein arazo konpontzeko gai izango dira. Astro adimen artifizialdun robot-ume bat da, eta bere lagunekin batera, abentura mordoa biziko ditu!

Haurrak
K.a. 52. urtea. Lutezia erromatarrek okupatu dute, baina ez guztiz. Idefix eta bere banda inbaditzaileei aurre egiten ari dira oraindik.

Haurrak
Lagun talde bat zuhaitz-txabola batean elkartzen dira beren liburu gustukoenak partekatzeko. Atal bakoitzean, istorio batean murgilduko gara, diseinu desberdin baten bidez, mundu osoko haurrentzako liburu onenekin.

Haurrak
Mai, Oto eta Vik aire zabalean jolastea maite duten hiru ume dira. Energiaz eta gogo biziz beterik, jakin-min handia dute Yoko izeneko izaki magiko batekiko. Basoko izaki hau askatasunean jolasten duten haurrei bakarrik agertzen zaie eta, berarekin batera, abentura handiak biziko dituzte.

Haurrak
Ritak 4 urte ditu eta bere lagunik onena krokodilo bat da. Haurtzaroko emozioei buruzko marrazki bizidunen saio koloretsua.

Haurrak
Remy sei urteko neska abenturazalea da eta lagun min berezi bat dauka, Boo, robot handi, arrosa, bigun bat. Remyren izaera menderakaitzari eta Booren gogo biziari esker, Izurde Badian abentura berri asko biziko dute, handiak eta txikiak, bien irudimen apartak bultzatuta.