
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen, Bolivian, Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio bidaia bati ekin dio, Euskal Herrira abiatuz lehendabiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Josunek erabakiko du bidaia Ainhoarekin batera jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hirietatik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafiko sareak trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.