Emaitzak kargatzen…

Drama
Itxasok 17 urte ditu eta Mexikon bizi da. Hala ere, bere ama hiltzen denean, Euskadiko kostaldean dagoen herri batera joan beharko du, bertan bere aita Mikelekin bizitzeko. Mikel surf txapeldun ohia da eta eskola txiki baten jabe da. Itxasok ez du gizon hura ezagutzen, baina, bien artean oso ezberdinak izan arren, elkarri ulertzen ikasi beharko dute.

Telesaila
Itxasok 17 urte ditu eta Mexikon bizi da. Hala ere, bere ama hiltzen denean, Euskadiko kostaldean dagoen herri batera joan beharko du, bertan bere aita Mikelekin bizitzeko. Mikel surf txapeldun ohia da eta eskola txiki baten jabe da. Itxasok ez du gizon hura ezagutzen, baina, bien artean oso ezberdinak izan arren, elkarri ulertzen ikasi beharko dute. Parte hartu Itxaso "Escape Room" jokoa webgune honetan: www.eitb.eus/ItxasoEscapeRoom/

Sakontzeko
Martin eta Cesar Peruko Amazoniaren bihotzera doaz, Manuko Parke Nazionaleko komunitate indigena urrunenarekin topo egiteko. Hori lortzeko, ustelkeria, narkotrafikoa eta legez kanpoko meatzaritza nagusi diren eskualde hostotsu bat zeharkatu beharko dute. Pulitzer Centerren beka jaso duen espedizioa da.

Fikzioa
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen, Bolivian, Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio bidaia bati ekin dio, Euskal Herrira abiatuz lehendabiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Josunek erabakiko du bidaia Ainhoarekin batera jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hirietatik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafiko sareak trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

80ko hamarkadetan polizia indarrek narkotrafikoan izandako inplikazioari buruzko erreportajea, heroinak Euskal Herriko kaleak betetzen zituenean eta belaunaldi oso bat hiltzen zuenean

Informazioa eta aktualitatea
Munduko gaurtasunari buruzko azterketa zehatza adituen eskutik

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.