Emaitzak kargatzen…

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Kultura
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat. Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz. Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.

Kultura
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat. Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz. Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe. Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.

Musika
Euskal lurraldeek txoko ezkutu asko dituzte, eta leku horietan badira belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestiak. Autoa eta hainbat bidelagun hartuta, doinu horien bila ibiliko da Onintza Enbeita.

Soinu-fikzioa
Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da

Gazteei zuzendutako entretenimendu saioa Julen eta Antton Telleriak gidatuta.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoria eta Sara Alonsoren eskutik, Bitan!

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

Arratsaldeko 16:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Alain Perez eta Maite Garmendiarekin.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.

Entretenimendua
Umorea eta elkarrizketak ardatz dituen saioa.

Fantasia
VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar hedatzen da sinesmen paganoak desagertzen diren bitartean. Karlomagnoren armadak Pirinioak zeharkatuz egindako erasoaren aurrean, ibarreko buruzagiak laguntza eskatu zion antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bidez, etsaia garaitu zuen, trukean bizia emanez, baina, aurretik, Eneko semeari aro berrian bere herria babestu eta gidatu zezala agindu zion. Urte batzuk geroago, Enekok promes horri aurre egiteko misio bat egin zuen: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatutako aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fededuna izan arren, Iratiren laguntza beharko du, inguruko pagano enigmatikoa. Bi gazteak baso arraro eta babesgabe batean sartuko dira, non "izena duen guztia existitzen den".

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Laburmetraia
Mirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko dio.

Drama
1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da. Denboraldi batez Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.

Drama
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta geratuko da ikustean bere anaia gaztea, Joakin, ohikoa baino askoz ere handiagoa dela. Hori ikusita eta pentsatuz jendeak Munduko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duela, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean aurkituko dituzten anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.