Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Espioi gisa lan egin zuen gizon taldearen berri emango duen telesaila. Gizon ausart haiek gogor egin zuten lan etsaien asmoak zapuzteko.

Soinu-fikzioa
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua. Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak. Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.

Fikzioa
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen, Bolivian, Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio bidaia bati ekin dio, Euskal Herrira abiatuz lehendabiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Josunek erabakiko du bidaia Ainhoarekin batera jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hirietatik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafiko sareak trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Animazioa
Jeremy Belpois, Ulrich Stern, Odd Della Robbia eta Yumi Ishiyama eskola kideak dira eta eskolatik hurbil dagoen fabrika abandonatu batean superordenagailu bat topatuko dute. Ordenagailua piztean, Lyoko deituriko mundu birtuala ezagutuko dute.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.

"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.

Dokumentala
Txinako arte garaikidearen egundaino egin den erakusketarik handiena da, bere historia hurbileko aldi eraldatzaileenari dagokiona: 1989 (Tiananmen protesten urtea) eta 2008 (Pekingo Joko Olinpikoen ospakizunaren urtea) artean. Solomon R Guggenheim Museoak antolatuta, erakusketak Txinako arte esperimentalaren analisi eta interpretazio berriak eskaintzen ditu, Gerra Hotzaren amaierak, globalizazioaren garapenak eta Txinak munduko potentzia gisa izandako gorakadak markatutako testuinguruan.

Entretenimendua
Euskadin albiste dena hizpide duen saioa, Odei Esnaolaren eskutik.

Drama
Arraldeko bizilagunen istorioak biltzen dituen telesaila.

Informazioa eta aktualitatea
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Kazetaritza, aktualitateari ertz guztietatik begiratzeko eta erreferentziazko kolaboratzaile sarea.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Aloña Berazak jartzen dio egunari argia. Gaua esna eman dutenentzat eta esnatzen ari direnentzako irrati-konpainia.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Eguerdiko albistegi nagusia, Maite Artolaren eskutik, egunekoari neurria hartzeko.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Telerrealitatea
Telebistako abentura-reality muturrekoena. Taldeka banatutako lehiakideek proba fisiko eta mental gogorrei egin behar diete aurre ingurune basatietan. Erresistentziak, estrategiak eta norbere burua gainditzeak soilik eramango dituzte helmugara.

Entretenimendua
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.