
Emakume batek, kameraz eta zinemaren mamuez lagunduta egindako bakarkako bidaia erakusten du film luzeak. Ez-fikziozko "road movie" bat da, non zinemagilearen begirada erlezaintzaren, arkitekturaren eta iparreko argiaren begiradarekin gurutzatzen den, eta denbora gelditu egiten da kamerak irudi aske eta alderraien atzetik ari diren sekuentziak atzeman ditzan.