Emaitzak kargatzen…

Telesaila
Lau, harremanetan traketsa dena, Mandetureko kanpamentura joan da benetako gizona dela erakusteko, baina bidaian beste mutil batenganako sentimenduak garatzen ditu.

Dokumentala
Emakume batek, kameraz eta zinemaren mamuez lagunduta egindako bakarkako bidaia erakusten du film luzeak. Ez-fikziozko "road movie" bat da, non zinemagilearen begirada erlezaintzaren, arkitekturaren eta iparreko argiaren begiradarekin gurutzatzen den, eta denbora gelditu egiten da kamerak irudi aske eta alderraien atzetik ari diren sekuentziak atzeman ditzan.

Xabier Bañuelos bidaiariaren eskutik munduko gauza harrigarriak, handi eta txikiak, ezagutuko ditugu.

Entretenimendua
Erreportari-talde bat munduko hiri eta herrialde nagusietan ibiliko da, haien testigantzen bidez leku horietan nola bizi diren erakusteko eta sustraiak ahazten ez dituztenen begietatik munduari leiho bat irekitzeko.

Kultura
Kantatzeko kantuak eta entzuteko kontuak bazkal ostean, Joseina Etxeberriaren, "Musikeroaren", konpainian.

Kultura
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.

Kultura
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.

Sukaldaritza
“Txoriene” Km0 filosofian oinarritutako euskal sukaldaritza saioa da. Gure itsaso, abeltegi eta ortuetako tokiko produktuak landuko dituzte Zigor Iturrieta eta Armintz Gorrotxategi sukaldariek, tradizioa eta gaur egungo ukitua uztartuz. Eguneroko errezeta erraz eta goxoak, edonork etxean egiteko modukoak. Tokiko zaporea, gertutasuna eta suaren bueltako giro atsegina uztartzen dituen saioa da “Txoriene”.

Bost minutuan errezeta bikain bat proposatuko dizu Fernando Canalesek.

Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: kalera begira beti, testigantzak, elkarrizketak, entretenimendua eta umorea, eguerdiko ordubatera arte.