
Esperientzia bat eskaini nahi izan du Zetak taldeak, Mitoaroa III ikuskizunarekin. Kantuak sustrai hartuta, zuzeneko musika antzerkia eta ikus-entzunekoa uztartu ditu San Mames futbol zelaian Pello Reparazek gidatuta 2026ko ekainaren 20an burututako emanaldian. 2084. urtean kokatuta dago, Euskal Herria Kantauriko Nodo deritzan herri distopikoan kokatuta dago emanaldia, galdera honi erantzunez: Nor gara eta Nora goaz? Historikoa jo da Mitoaroa trilogiari amaiera eman dion ekitaldia. Berrogei mila ikusle elkartu dira futbol zelaian eta 270.000 ikus-entzulek baina gehiagok bat egin dute ekitaldiarekin EITB Mediaren bitartez. GUAUk audioa jartzen dizu eskura. ZETAK taldearekin batera 275 pertsonak parte hartu duten oholtzan, uneren batean edo bestean. Besteak beste, Maixus Zugarramurdi eta Erramun Martikorenak, Yune Nogueiras, Kandido Uranga, Jon Plazaola, Erika Olaizola, Aitziber Garmendia, Anjel Alkain, Antton Telleria, Loles Leon aktoreek, Grison eta Albert Plá eta Fillas de Cassandra y Peliqueiros de Galiza musikariek, Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria Kirolari ohiak, Bilboko Sociedad Coral abesbatza, eta Reparazen Arbizuko lagunak. Playzerrenda: Deskontrola Su Zoriontasuna Errepidean Anguleele – Fillas de Cassandra y Peliqueiros de Galiza Argitan Begi beltz Zeinen ederra izango den Herribehera Hegan Eko Aaztiyen Zu Nirekin topatu naiz Beti da Garaiz Hitzeman Akelarretan Suziri bi Aralarko Dama Mitomashu Hileta kantu Nafarra Zu Atrapatu arte - Arbizuko Lagunak Xiberutikan Mendebaldera – Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena Itzulera Eguzkiloreak