Emaitzak kargatzen…

Kirola
Radio Euskadiko kirol albistegia.

Kirola
% 100 Osasuna. Aritz Agirre eta Rafa Aguilerak gidatutako futbol solasaldia.

1913ko abuztuaren 21eko San Mames futbol zelaiaren inaugurazio partidaren irudiak. Partida Athletic Clubek eta Real Racing Irunek jokatu zuten. Gertaera horren inguruan, mugimenduan dauden irudi bakarrak dira. Juan Carlos Irizarrek musikatutako bertsioa da.

Dokumentala
San Mames futbol zelaiaren mendeurrenaren harira, bere historian barrena bidaia magikoa proposatzen digu dokumental honek. Egitura berritzailea du gainera, talde zurigorriaren historiako hainbat pasarte birsortu baititu aktore eta figuranteen bitartez. Izen handiko protagonistei egindako elkarrizketak ere tartekatuko ditu.

Dokumentalak San Mames estadioaren mendeurrena dela eta, bertan jokatutako partida historikoak eta anekdotak biltzen ditu.

Dokumentalak San Mames estadioaren mendeurrena dela eta, bertan jokatutako partida historikoak eta anekdotak biltzen ditu.

Entretenimendua
Euskadin albiste dena hizpide duen saioa, Odei Esnaolaren eskutik.

Musika elektronikoa
Esperientzia bat eskaini nahi izan du Zetak taldeak, Mitoaroa III ikuskizunarekin. Kantuak sustrai hartuta, zuzeneko musika antzerkia eta ikus-entzunekoa uztartu ditu San Mames futbol zelaian Pello Reparazek gidatuta 2026ko ekainaren 20an burututako emanaldian. 2084. urtean kokatuta dago, Euskal Herria Kantauriko Nodo deritzan herri distopikoan kokatuta dago emanaldia, galdera honi erantzunez: Nor gara eta Nora goaz? Historikoa jo da Mitoaroa trilogiari amaiera eman dion ekitaldia. Berrogei mila ikusle elkartu dira futbol zelaian eta 270.000 ikus-entzulek baina gehiagok bat egin dute ekitaldiarekin EITB Mediaren bitartez. GUAUk audioa jartzen dizu eskura. ZETAK taldearekin batera 275 pertsonak parte hartu duten oholtzan, uneren batean edo bestean. Besteak beste, Maixus Zugarramurdi eta Erramun Martikorenak, Yune Nogueiras, Kandido Uranga, Jon Plazaola, Erika Olaizola, Aitziber Garmendia, Anjel Alkain, Antton Telleria, Loles Leon aktoreek, Grison eta Albert Plá eta Fillas de Cassandra y Peliqueiros de Galiza musikariek, Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria Kirolari ohiak, Bilboko Sociedad Coral abesbatza, eta Reparazen Arbizuko lagunak. Playzerrenda: Deskontrola Su Zoriontasuna Errepidean Anguleele – Fillas de Cassandra y Peliqueiros de Galiza Argitan Begi beltz Zeinen ederra izango den Herribehera Hegan Eko Aaztiyen Zu Nirekin topatu naiz Beti da Garaiz Hitzeman Akelarretan Suziri bi Aralarko Dama Mitomashu Hileta kantu Nafarra Zu Atrapatu arte - Arbizuko Lagunak Xiberutikan Mendebaldera – Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena Itzulera Eguzkiloreak

Umorea
Gaurkotasun politikoari eta euskal gizarteko eguneroko gaiei buruzko parodia egiten duen umore saioa.



Sukaldaritza
Euskal Herriko gourmet baserrien ibilbidea Julius Bienert sukaldariaren eskutik.

Kirola
Kirol aktualitatea bere protagonistekin

Gaurkotasun gaien erreportaje saioa.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Dokumentala
1980ko maiatzaren 30ean omenaldia egin zitzaion Jose Angel Iribarri San Mamesen, Athletic Club eta Real Sociedad taldeek jokatutako partidarekin batera. Atezainak euskarazko kirol-hiztegi bat egiteko eman zuen partida horretan bildutako dirua. Uzeik argitaratu zuen hiztegi hori 80ko hamarkadaren hasieran, eta kazetari eta euskaltzale ugarik parte hartu zuten hiztegia prestatzeko prozesuan. Antxon Ezeiza zinema-zuzendariak Ikuska dokumentalak argitaratu zituen garai berean, zine-formatuan. Iribarren ekarpenari esker, ezagutzera eman ziren Mendia eta euskara, Arrauna eta euskara eta Futbola eta euskara film laburrak. Berrogei urte geroago, azken pelikula horretaz gozatzeko eta gaur egun euskarak kirolean duen egoeraz hitz egiteko aukera izango dugu.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.