Emaitzak kargatzen…

Musika elektronikoa
Esperientzia bat eskaini nahi izan du Zetak taldeak, Mitoaroa III ikuskizunarekin. Kantuak sustrai hartuta, zuzeneko musika antzerkia eta ikus-entzunekoa uztartu ditu San Mames futbol zelaian Pello Reparazek gidatuta 2026ko ekainaren 20an burututako emanaldian. 2084. urtean kokatuta dago, Euskal Herria Kantauriko Nodo deritzan herri distopikoan kokatuta dago emanaldia, galdera honi erantzunez: Nor gara eta Nora goaz? Historikoa jo da Mitoaroa trilogiari amaiera eman dion ekitaldia. Berrogei mila ikusle elkartu dira futbol zelaian eta 270.000 ikus-entzulek baina gehiagok bat egin dute ekitaldiarekin EITB Mediaren bitartez. GUAUk audioa jartzen dizu eskura. ZETAK taldearekin batera 275 pertsonak parte hartu duten oholtzan, uneren batean edo bestean. Besteak beste, Maixus Zugarramurdi eta Erramun Martikorenak, Yune Nogueiras, Kandido Uranga, Jon Plazaola, Erika Olaizola, Aitziber Garmendia, Anjel Alkain, Antton Telleria, Loles Leon aktoreek, Grison eta Albert Plá eta Fillas de Cassandra y Peliqueiros de Galiza musikariek, Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria Kirolari ohiak, Bilboko Sociedad Coral abesbatza, eta Reparazen Arbizuko lagunak. Playzerrenda: Deskontrola Su Zoriontasuna Errepidean Anguleele – Fillas de Cassandra y Peliqueiros de Galiza Argitan Begi beltz Zeinen ederra izango den Herribehera Hegan Eko Aaztiyen Zu Nirekin topatu naiz Beti da Garaiz Hitzeman Akelarretan Suziri bi Aralarko Dama Mitomashu Hileta kantu Nafarra Zu Atrapatu arte - Arbizuko Lagunak Xiberutikan Mendebaldera – Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena Itzulera Eguzkiloreak

Musika
Euskal kantuen bilduma. Ahaztuta dauden kantak, berri berriak direnak eta klasikoak bihurtu direnak. Gure musika, gure kantak, gure abeslariak gure irratian.



Musika
Euskal kantutegi tradizionalean ezinbestekoak diren abestien errepertorioa eskaini digute Urepeleko taula gainean aritu diren artista handiek: Bankako Menditarrak, Erramun Martikorena, Magali Zubillaga, Guy Saldubehere, Mikel Erramouspe, Miren Tristant, Amaia Hirigarai eta Antton Arraspin.

Musika
Interpreteak: Euskadiko Orkestra (Fernando Velazquezen zuzendaritzapean), Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea – Coros del País Vasco Konfederazioa (EAE), Neomak, Zea Mays, Gozategi, Urtz, Sorotan Bele, Doctor Deseo, Xabi Solano, Nogen, Urko, Eider, Maixa ta Ixiar, Alaitz eta Maider, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Süne, Bea Asurmendi, Anje Duhalde, Maren, Pello Reparaz, Su Ta Gar, Ane Barrenetxea, Skakeitan, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Iñigo Etxezarreta (ETS), Olatz Salvador, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa, Erramun Martikorena, Javier Pérez de Azpeitia, Huntza, G. Armendariz, P. Mercero eta A. Remon (Leihotikan)

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Euskara
Korrikak berezko soinu-banda du edizioz edizio. Euskararen aldeko Korrikak historian zehar izan dituen erritmo biziko doinu itsaskorrak eskaintzen dizkizu GUAUk.

Kultura
Korrika airetik ikusita: ibilbidearen ikuspegi zabala, paisaiak eta herriak beste begirada batetik. Euskal Herria goitik behera zeharkatzen duen ekimenaren dimentsioa ulertzeko leihoa.

Arantxa Iturberen begirada azkarrak eta umore zorrotzak zuzentzen du "Arratsaldekoa" zineterapia, tertulia lotsagabeak edo sofatik mugitu gabeko bidaiak bezalako proposamen interesgarriak eskaintzeko.

Kultura
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertsoak entzuteko plaza. Lehengo eta oraingo bertsoak, plazetakoak eta mahai ingurukoak.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.