
Louisak dena du zoriontsu izateko: Mathieu, maite duen gizona, eta Arthur, Mathieuk Émilie zenduarekin izan zuen semea. Umearen seigarren urtebetze egunean, familia osoaren aurrean, hainbeste hunkituko duten hitzak esango ditu lehen aldiz: 'Eskerrik asko, ama!'. Hurrengo egunean, eskolako festan, arrastorik utzi gabe desagertuko da Arthur.