Emaitzak kargatzen…

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Entretenimendua
Sara Gandarak zazpigarren artearen sekretu eta bitxikeria guztiak azalduko ditu.

Telesaila
Hondar ahoak fikzio telesailak intrigazko istorio bat dakar. Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek urratsak uzten dituztelako.

Asteburu goizak Almudena Cachorekin. Aktualitatea, entretenimendua, gizarte gaiak, gure txokoak eta historia eta umorea. Hori guztia batzen du Más que palabrasek.

Crawley familia eta bere morrontza karismatikoa euren bizitzako unerik erabakigarrienerako prest daude. Ingalaterrako erregearen eta erreginaren bisita batek Downtoneko etorkizuna arriskuan jarriko duen eskandalu, maitasun eta azpijoko egoera bat sortuko du.

Kultura
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.

Kultura
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatu dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, bitxikeriak edota anekdotak.

Audioliburuak
Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarrak, iragarle gisa magiaren arlo guztietan zerbitzuak eskaintzen ditu. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat aldiz mespretxagarria. Biziraupen-senak, detektibe inprobisatu bilakatzera darama. Patuak eraman du Bilboko gizartearen apalenekin edota goi mailako jendeekin erlazionatzera.

Telesaila
Judith, Suzie eta Becks ikertzen hasi dira. Tanika buru duen poliziaren ikerketa ofizialari laguntzeko, lekukoen susmoak izan behar dituzte, eta benetako arrisku bati aurre egin behar diote, erlojupekoan lanean ari diren bitartean, hiltzailea bidean atxilotzeko

Thrillerra
Agatha Christie minisaila: Zergatik ez diote Evansi galdetzen? hiru ataleko misteriozko thrillerra da, Hugh Lauriek egokitu eta zuzendua, Agatha Christiek 1934an argitaratu zuen izen bereko eleberrian oinarritua

Telesaila
Arnold Chelseako Cheyne Walkeko ur gaineko etxe kalamastra batean bizi da, eta D.C. Priya Shamsie bere lankidearekin batera aberetsen krimenak konpontzen saiatuko da.

Krimena
Mike Shepherd inspektore bitxiaren atzetik dabil Brokenwoodeko misterioak. Hiri handia utzi eta Brokenwoodera joan da bizitzera Shepherd. Itxuraz idilikoa da Brokenwood, eta, fatxada lasaiaren atzean, herritarrak zelatatzen dituzte etengabe hilketa sekretu eta ilunek

Thrillerra
Joseph O-Loughlin doktorea, bizitza perfektua eta psikologo kliniko gisa ibilbide arrakastatsua omen duen gizona. Baina ez dago ezer ziurtzat jotzerik. Existentziarik garbiena ere erortzeko hari solte bat baino ez da.

Telesaila
1965ean girotua, Endeavour Morsek Oxfordeko Krimen eta Ikerketa Sailean polizia-agente gisa garatu zuen ibilbide goiztiarrean zentratzen da telesaila. Graduatu gabe unibertsitatetik alde egin zuen eta garai hartan bere nortasun bereziaren ezaugarri bereizgarriak nabarmenak ziren jada.

Telesaila
Krimenak auzitegiko patologo-talde baten eta auzitegiko zientzialarien begietatik.

Telesaila
Tennesseeko neurozientziaren ikerketa-zentro batean 300 pertsona desagertu dira, eta Lia Haddock kazetari estatubatuarrak misterioa argitzen saiatuko da.

Drama
Esfera estralurtar batzuek inbaditu dute mundua eta institutuetako ikasleek lagundu beharko dute haien kontrako gerran.

Telesaila
Touré Bilbon bizi den etorkin ginearra da. Detektibe inprobisatu gisa ateratzen du bizimodua, auzoko bizilagunei eragiten dieten kasuak konponduz. Bere trebetasunak, intuizioak eta umore-sen bereziak Ertzaintzaren konfiantza bereganatzera eramaten dute. Baina droga eta giza trafiko sare konplexu batean ere sartuko da, bere bizitza eta bere alabarena arriskuan jarriko dituena.

Telesaila
Telesailaren bigarren denboraldian jarraipena emango zaio Ane protagonista nagusiak Balbemendiko parke naturalean bizitako istorio zirraragarriei. Herria isolaturik utziko duen lurrikara batek ordura arte isilpean gorde diren sekretuak azaleratuko ditu.

Drama

Drama
José Sirgado (Eusebio Poncela) B serieko zuzendaria da, krisi sortzaile eta pertsonal betean, eta ezin du bere bikotekide ohiarekin (Cecilia Roth) hautsi. Autosuntsiketa espiral batean murgilduta, eta drogak akuilu dituela, aspaldiko ezagun baten berri jaso du Josek: Pedro (Will More). Super 8an grabatzen duen gazte xelebre bat da, eta bere filmen erritmoa kontrolatzeko obsesioak fotograma gorria deskubritzera eraman du. Aurkikuntzak Joseren jakin-mina piztuko du, eta “eroaldi” baterako bidaiari ekingo dio.