Emaitzak kargatzen…

Dokumentala
Humberto, Fernando eta Jorge Coruñan bizi dira, hogeita lau urte dituzte eta mundua jateko gogo handiarekin. 1973 da, Franco bizirik dago. Errepresio-erregimena ere bai. Humberto anbizio handiko gaztea da, hainbat hizkuntza hitz egiten ditu, eta bi lagunak konbentzitu ditu Irunera bizitzera joateko. Muga da. Hor diktadura amaitu eta askatasuna eta aukerak hasten dira. Han muga zeharkatzea erabakitzen dute, Miarritzen, "Parisko azken tangoa" ikusteko, beste hainbat bezala, diskoteka batera joateko, dantzatzeko, ondo pasatzeko, askeak izateko...

Sakontzeko
Gure herriaren oraina ulertzen laguntzen duten testigantzak biltzeko podcasta. 70 hamarkadatik aurerra izan diren indarkeriazko gertakarien inguruko ahotsak eta lekukotzak jasotzen ditu podcast honek.

Sakontzeko
Gertaeren eta ikerketen podcasta. Auzitegiko medikuek, idazleek eta polizia zientifikoko adituek erantzunak aurkitzen laguntzen digute.

Telesaila
Tennesseeko neurozientziaren ikerketa-zentro batean 300 pertsona desagertu dira, eta Lia Haddock kazetari estatubatuarrak misterioa argitzen saiatuko da.

Telesaila
TELESAIL HAU FIKZIOA DA. GERTAKARI GUZTIAK ASMATUAK DIRA. Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertu egin da sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Eta bideoa da utzi duen azken aztarna. Txantxa da? Benetan desagertu da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.

Telesaila
Jamie Wals, bere arreba desagertua aurkitu nahian, lanean hasiko da Sacramentum gurutzaontzian, baina konspirazio ilun bat aurkituko du bertan.

Dokumentala
Humberto, Fernando eta Jorge Coruñan bizi dira, hogeita lau urte dituzte eta mundua jateko gogo handiarekin. 1973 da, Franco bizi da. Errepresio-erregimena ere bai. Hunberto anbizio handiko gaztea da, hainbat hizkuntza hitz egiten ditu, eta bi lagunak konbentzitu ditu Irunera bizitzera joateko. Muga da. Hor amaitzen da diktadura eta askatasuna eta aukerak hasten dira. Han muga zeharkatzea erabakitzen dute, Miarritzen, "Parisko azken tangoa" ikusteko, beste hainbat bezala. Diskoteka batera joateko, dantzatzeko, ondo pasatzeko, askeak izateko.

Telesaila
Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertuta dago sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Bideoa izango da utziko duen azken arrastoa. Txantxa al da? Benetan desagertu al da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.

Drama
Desjabetzeen ondorioz bere auzoan izandako istiluak direla eta, Lide, ama gaztea, konturatuko da bere alaba nerabea, Ane, ez dela etxera lotara joan. Hori dela eta, Fernando senar ohiarekin batera, alaba non dagoen ikertzen hasten da.

Dokumentala
1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta 20 egun geroago azaldu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Egia jakiteko eskubideari buruzko dokumentala.

Haurrak
Pottokiak izaki txiki urdinak dira, baso baketsu batean onddo-etxeetan bizi direnak. Behin eta berriz saiatzen dira Gargamel sorgin gaiztoari, bere ikasleari eta Azrael katuari iseka egiten.

Informazioa eta aktualitatea
Xabier Madariagak aurkezten duen erreportaje saioa. Hurbileko ikuspegitik, programak testigantza eta bizipen pertsonalak biltzen ditu, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat gai ezagutarazten.