
Lara Paristik itzuli da Telmo bikotekidearekin Donostian bizitzeko. Daniel ez da inoiz hiritik atera; orain bere neskalagunarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezinen agentziarentzat egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzakgurutzatzen dira salgai dagoen etxebizitza baten bisitan, baina, agian, hori ez da bat egin duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, " Gelditasuna ekaitzean" filmak garai batean beste bide batzuk har zitzaketen bi pertsonaren maitasun istorioa aztertzen du.