Emaitzak kargatzen…

Telesaila
Aitaren abandonoa baino gauza okerragorik badago, zortzi urte geroago, iktus batek jota, aita itzultzea da, hitz gabe eta mugitu ere ezin duenean. Egoera, berez arrotza, are kezkagarriagoa bihurtzen da bere itzulera txerri gazi-gozo plater batean ezkutatutako heriotza-mehatxu baten agerpenarekin batera gertatzen denean: bala bat. Mugika kideei ez zaie inoiz ondo eman familia bat izatea, baina zerbait estimatzen badute, beren bizitzak dira. Horiek salbatzeko, taldean lan egin beharko dute eta aita azken urteetan zein istilutan sartu den jakin beharko dute. Zenbat eta lehenago konpondu auzia, orduan eta lehenago familia zoriontsuki banandua izan ahal izango dira.

Telesaila
Arratek ospitaletik dei bat jaso du, Koldo bere semea oso larri dagoelako. Iristen denean, bere semearen bizitza ezagutzen ez duela konturatuko da.

Drama
Lara Paristik itzuli da Telmo bikotekidearekin Donostian bizitzeko. Daniel ez da inoiz hiritik atera; orain bere neskalagunarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezinen agentziarentzat egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzakgurutzatzen dira salgai dagoen etxebizitza baten bisitan, baina, agian, hori ez da bat egin duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, " Gelditasuna ekaitzean" filmak garai batean beste bide batzuk har zitzaketen bi pertsonaren maitasun istorioa aztertzen du.

Drama
Semea hil eta hamabi urte beranduago, Diana eta Martin asteburu batez aintzirako beraien etxe zaharrean elkartzen dira. Geroago, bere semearen antza duen gazte misteriotsu bat agertzen da etxean, eta horrek sekretuak eta susmoak azaleratzea eragiten du.

Drama
1983an bi euskal errefuxiatu desagertu ziren Baionan, Joxean Lasa eta Joxi Zabala. Hamabi urte geroago, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren identifikatu gabe egon diren bi gorpu Lasa eta Zabalarenak direla jakingo da. GAL erakundea dago euren heriotzaren atzean. Bi familien abokatuak eta haren laguntzaileak prozesu luze bati ekingo diote. Helburua, justizia egitea eta hiltzaileak epailearen aurrera eramatea da.

Thrillerra
Hainbat urtez ezker abertzaleko giroetan ETA talde terroristaren beste jarraitzaile bat bezala infiltratu ondoren, polizia-agente batek bilatzen zuena lortzen du: ETA harremanetan jartzen da berarekin. Bere pisuan bi etakide hartu behar ditu, atentatuak prestatzeko. Une horretatik aurrera, beren bizitzako misio zailena hasiko da: nagusiei informazioa ematea, bi terroristarekin bizi den bitartean. Terroristek susmatzen badute, ez dute zalantzarik izango eta hil egingo dute.

Olaia Urtiaga eta bere taldea lagun izango dituzu entretenimendutik informaziorako bidean. Baipasa duzu, arratsaldero, munduko aktualitateari erreparatzeko biderik onena.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Entretenimendua
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.

Entretenimendua
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.

Asteburuak hitz egiteko eta entzuteko aukera ematen digu. Une onak gozatzeko. Eramaten uzteko. Gaurkotasuneko, dibulgazioko eta entretenimenduko programa, Arabari eta munduari begira.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Entretenimendua
Antton Telleriak eta Ilaski Serranok aurkeztutako lehiaketa. Hizkuntzarekin jolastuz, hiru bikote egunero jokoan jartzen den zakua etxera eramaten saiatuko dira.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Informazioa eta aktualitatea
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Lehiaketa
Euskadi Irratiko entzuleek bidalitako istorio laburren lehiaketa.