Emaitzak kargatzen…

Telesaila
Euskal itsasertzeko herri batean dago girotuta, 1950. urte inguruan. Bertako herritarrek bat egin eta garai hartako baldintza gogorretan bizitzen asmatu beharko dute.

Telesaila
Touré Bilbon bizi den etorkin ginearra da. Detektibe inprobisatu gisa ateratzen du bizimodua, auzoko bizilagunei eragiten dieten kasuak konponduz. Bere trebetasunak, intuizioak eta umore-sen bereziak Ertzaintzaren konfiantza bereganatzera eramaten dute. Baina droga eta giza trafiko sare konplexu batean ere sartuko da, bere bizitza eta bere alabarena arriskuan jarriko dituena.

Fikzioa
2020. urtea. Larrialdi-egoera aukera paregabea da. Lehen aldiz, txirrindulariak badaki, mugikortasun murrizketen ondorioz, egun batzuetan ezin dela dopinaren aurkako kontrolik egin ezustean.

Drama
Lara Paristik itzuli da Telmo bikotekidearekin Donostian bizitzeko. Daniel ez da inoiz hiritik atera; orain bere neskalagunarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezinen agentziarentzat egiten du lan. Lararen eta Danielen bizitzakgurutzatzen dira salgai dagoen etxebizitza baten bisitan, baina, agian, hori ez da bat egin duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, " Gelditasuna ekaitzean" filmak garai batean beste bide batzuk har zitzaketen bi pertsonaren maitasun istorioa aztertzen du.

Drama
Bi anaia herri txiki batean bizi dira. Umetatik umezurtz dira amaz: gainera, haietako batek urritasun mentala du. Orain, aita ere hil egin da. Egoera korapilatsu horren aurrean, Paulok, seme txikiak, Danielen ardura hartu beharko du, urritasunak dituen anaiarena.

Zientzia Fikzioa
Uda hasi da. Arkeologia ikasle batzuk euskal kostako herritxo batera joango dira. Herri erromatar batean indusketak egin behar dituzte eta taldeak aterpe zahar batean hartuko du ostatu. Herriko bikote bat arduratzen da hango garbiketa, intendentzia eta otorduetaz. Anfitrioi lanak betetzen dituen langile gaztearen eta ikasleetako baten artean berehala sortuko da harreman berezia. `Anfitrioi Berezia` gazteen, iniziazioaren eta beldurren istorioa da.

Drama
Bere herriko ermitan mendeetan harrapatuta egon den neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du Emmak. Carol (sinesgaitza eta medium faltsua dena) konbentzitzen saiatuko damamuekin hitz egiten irakats diezaion. Haren laguntza izango da bide bakarra gaixo duen amarekin elkartuta jarraitzeko, hiltzen denean. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da. Belén Rueda da Carlota Peredak (Cerdita, 2022) zuzendutako bigarren film luze honen protagonista.

Entretenimendua
Umorea eta elkarrizketak ardatz dituen saioa.

"Oilategia" egunerokoaz barre egiteko programa da. Ez dute negarrik nahi, positibo datoz Ilaski Serrano, Jon Iraola eta Mikel Pagadi goizetik eguerdierako trantze atsegin bat igarotzeko asmoz.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!

Hiritik, hiri gorritik egindako saioa, Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta.

Informazioa eta aktualitatea
Euskadi eta mundu osoko albisteak, eguneko protagonistak eta analisia dakarzkizu Eider Hurtadok Radio Euskadiko lehen albistegian.

#Km0 kontzeptua gastronomian (sasoiko eta hurbileko produktua) eta turismo iraunkorra, Slow Food mugimenduaren filosofiari jarraituz eta gure ekoizle txikiak ikusaraziz.

Informazioa eta aktualitatea
Radio Euskadiren iluntzeko albistegia, Arantza Garciak gidatuta. Albisteei patxadaz heldu eta egunari beste buelta bat ematen diogu.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.
