
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta geratuko da ikustean bere anaia gaztea, Joakin, ohikoa baino askoz ere handiagoa dela. Hori ikusita eta pentsatuz jendeak Munduko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duela, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean aurkituko dituzten anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.