EITB LogoArtxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua
BideoaD

Egin bedi zure nah-ia

202640 minDantza, Ikuskizuna

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak 'Egin bedi zure nah-ia' taularatuko du Auditorioan. Asier Zabaleta sortzailearen zuzendaritzapean eta koreografiarekin, laugarren mailako ikasleek obra hau estreinatuko dute adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sorkuntza artistiko garaikideari laguntzeko duen lerro estrategikoaren parte da Dantzertirekiko lankidetza hau. Guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du. Ez al da izango IA gure jainko berria? Eta oraindik ere sakonkiago begiratuz gero, hemen ere, IA-K eskaini dezakeen laguntza edo zerbitzuaz haratago, erlijio guztietan bezala, pertsona gutxi batzuk guzti honi etekina ateratzen diote. Dantza ikuskizun honetan, IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dugu, eta zenbateraino murrizten duen gure askatasuna aztertuko dugu. Zeintzuk dira IA-ren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea.

ETBOnPrimeran

Informazio orokorra

Ekoizpen urtea2026
GeneroaDantza, Ikuskizuna
Adin gomendatuaD
Iraupena40 min
HerrialdeaEuskal Herria

Hizkuntza eta azpitituluak

Audio hizkuntzaEuskara
Plataforma
ETBOnPrimeran

Talde sortzailea

ZuzendariaAsier Zabaleta
EkoizleaLucia Lasarte

Interpreteak

Sara Guevara RicoLierni Paul DulcePaula Plano CalvoIbai Romero MunitaMarta Ruiz MuñozVera Saez FerreroClaudia Torrubia Campa

Etiketak

DantzakIkuskizunadantzerti