Emaitzak kargatzen…

Dantza
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak 'Egin bedi zure nah-ia' taularatuko du Auditorioan. Asier Zabaleta sortzailearen zuzendaritzapean eta koreografiarekin, laugarren mailako ikasleek obra hau estreinatuko dute adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko. Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sorkuntza artistiko garaikideari laguntzeko duen lerro estrategikoaren parte da Dantzertirekiko lankidetza hau. Guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du. Ez al da izango IA gure jainko berria? Eta oraindik ere sakonkiago begiratuz gero, hemen ere, IA-K eskaini dezakeen laguntza edo zerbitzuaz haratago, erlijio guztietan bezala, pertsona gutxi batzuk guzti honi etekina ateratzen diote. Dantza ikuskizun honetan, IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dugu, eta zenbateraino murrizten duen gure askatasuna aztertuko dugu. Zeintzuk dira IA-ren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratzea.

Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.

Kultura
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Kaleak jartzen dituztenerako informazioa, musika eta konpainia ona Iratxe Celisekin.

Jon Artanok, Mikel Rotaetxek eta beren taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

Zientzia eta teknologia
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.

10etatik aurrera, bizitza sozialari, kulturari, zientziari... buruz. Begirada arinagoa baina zorrotzagoa bilatzen dugu. Araba eta mundua ardatz dituen saioa, kalez kale eta umore ukitu batekin.
