
1936ko udazkenean, Gerra Zibilaren erdian, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen, ideologia ezberdinetako ordezkariek osatutako kontzentrazio gobernua. Garai latz hartan, indarrak batu zituzten gizartearen bizitza antolatu eta sostengatzeko. Bere lurraldean bederatzi hilabete baino ez bazituen iraun, haren ondare politiko, instituzional eta moralak lau hamarkada baino gehiago iraun zuen erbestean.