
Donostiako etxe batean bi emakume elkartuko dira. Bata, bizirik dago eta zinemagilea da; bestea, 1982an hil zen eta Elvira Zipitria Irastorza, Ira, deitzen da. Zinemagileak laster jakingo du Elvirak euskal eskola klandestinoa sortu zuela bere etxean bertan 30 urtez eta diktadurapean. Bere garaian izugarrizko lanak hartu zituen arlo ezberdinetan euskara eta euskal kultura babesteko. Halere, ez da aski ezaguna Euskal Herrian. Zinemagilea, harrituta eta jakin-minez, ikertzen hasiko da emakume hori nor izan zen jakiteko. Bilaketa ez da batere erraza izango, ate itxi askorekin topatuko baita. Hau dela eta, bilaketa ezberdinak jarriko ditu martxan eta tartean, funtsezkoena, filma bera egitea izango da.