
2011ko urriaren 20an ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela iragarri zuenean, antolakundearen 300 biktima baino gehiagoren kasuak argitu gabe zeuden. Gaur egun, zergatik, nor eta nolakoa izan zen galdetzen dute. Gertatutakoari buruzko egia osoa jakiteko eskubidea eskatzen dute. Premia hori bera dute terrorismoaren biktima guztiek.