Emaitzak kargatzen…

Erreportaia
Langraiz Okako espetxea topaketa diskretu eta hunkigarriak egiten hasi da damututako ETAkideen eta terrorismoaren biktimen senideen artean. Protagonistetako bik euren esperientzia kontatzen dute erreportajean.

Dokumentala
2011ko urriaren 20an ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela iragarri zuenean, antolakundearen 300 biktima baino gehiagoren kasuak argitu gabe zeuden. Gaur egun, zergatik, nor eta nolakoa izan zen galdetzen dute. Gertatutakoari buruzko egia osoa jakiteko eskubidea eskatzen dute. Premia hori bera dute terrorismoaren biktima guztiek.

Dokumentala
Donostia, 1960. Jesusa Ibarrolak zapata berriak erosi nahi dizkio 20 hilabeteko alaba Begoñari. Haurra izeba Soledaderen ardurapean utzi du Amarako geltokian. Baina bonba bat lehertu da eta Begoña hil da. Justizia frankistak inor atxilotu gabe itxi du kasua, eta ahanzturan erori da. 2000. urtean Ernest Lluchek istorio hura gaurkotasunera itzuli zuen, errebelazio polemiko batekin: Begoña ETAren lehen biktima izan zela deskubritu zuela adierazi zuen. 2010ean, Diputatuen Kongresuak ofizialki aitortu zuen talde terrorista horren lehen biktima izan zela. Kasua behin betiko argituta dagoela dirudien arren, historialari batzuek, zalantzan jartzen dute bertsio hori eta DRIL seinalatzen dute, ahaztuta dagoen erakunde terrorista misteriotsua, espainiar eta portugaldar erbesteratuek osatua eta Che Guevarak eta erregimen kastristak lagundua.

Dokumentala
PPko eta PSEko zinegotzi mehatxatuen eta haien senideen testigantzak jasotzen dira, eta urteetan eskoltarekin eta anonimatuan jasan zuten jazarpena gogoratzen da. Gainera, garai hura bizi izan zuten aditu eta politikariekin, euskal gizarteak egoera horren aurrean duen inplikazioari buruz gogoeta egingo dute.

Dokumentala
1980 urtarrilean, Espainiar Talde Armatuak bere gain hartutako atentatuaren ingururko dokumentala. Goma2-z egindako 6 kiloko bonba batek 4 hildako eta 10 zauritu baino gehiago utzi zituen Alonsotegiko taberna batean.

Dokumentala
1980 urtarrilean, Espainiar Talde Armatuak bere gain hartutako atentatuaren ingururko dokumentala. Goma2-z egindako 6 kiloko bonba batek 4 hildako eta 10 zauritu baino gehiago utzi zituen Alonsotegiko taberna batean.

Dokumentala
ETAk bere familia bahitu eta Estatuaren zaintzan aitak bizia galdu zuenetik berrogei urtera, Tamara Muruetagoienak egia eta justiziaren bila abiatzen du bere borroka nekaezina. dokumentalak bere familiaren historia berregiten du —zerga iraultzailea, 17 eguneko bahiketa, presio politikoa eta estatala, torturak eta hilketa—, eta aldi berean Tamararen bidea erakusten du gertatutakoa aitortu eta gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko.

Dokumentala
Alberto lñurrategik aurkeztu eta euskal biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila. Aretxabaletako mendizalearen eskutik, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu. Euskadiko eta Nafarroako eremu geografikoetan lanean diharduten espezialista onenen laguntza izango du horretarako.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Informazioa eta aktualitatea
Eguerdiko albistegi nagusia, Maite Artolaren eskutik, egunekoari neurria hartzeko.

Informazioa eta aktualitatea
Iluntzeko albistegia. Eguneko albiste nagusien errepasoa, Ainhara Zuazabeitiak gidatuta.

Sakontzeko
Gure herriaren oraina ulertzen laguntzen duten testigantzak biltzeko podcasta. 70 hamarkadatik aurerra izan diren indarkeriazko gertakarien inguruko ahotsak eta lekukotzak jasotzen ditu podcast honek.

Dokumentala
Euskal rock erradikala 1893ko urrian sortu zen. Hil horren 22an NATOren aurkako jaialdia egin zen Tuteran, hainbat rock talderen parte-hartzearekin. Denak euskal taldeak ziren, eta haien hitzak erradikalak ziren, 1980ko hamarkadako egoera soziopolitikoaren isla: gazteen langabezia, drogen kontsumoa, desilusio politikoa, terrorismoaren urte gogorrak...

Dokumentala
Gerra Zibila, diktadura, frankismoaren errepresioa eta Euskadiko terrorismoaren urte gogorrak aztertzen ditu, emakumeen nortasuna lehenetsiz. Arorik urrunena hartzen du, baina oraindik ezezagunak diren bake eta askatasun istorioak aurkitzen ditugu. Bakearen, duintasunaren, bizitzaren… aldeko apustu pertsonalagatik desagerrarazi zituzten zubi eraikitzaileak.