
Mateok munduko mendirik arriskutsuenari, Annapurnari, aurre egin beharko dio lehen aldiz, gailurreraino iritsi eta, horrela, aspaldi agindutakoa betetzeko erronkarekin. Igoeran konorterik gabe eta larri zaurituta uzten duen istripu bat izan du. Ordu batzuk geroago, Ionek erreskatatu du, negua aterpe batean bakarrik eta mundutik urrun igarotzen ari den eskarmentudun alpinistak. Mateo haraino eraman duten arrazoiak ulertu ez arren, bere helburua lortzen lagunduko dio.