
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa. Playzerrenda: . Promesetan . Odoletan . Kalabazak . Hautsetatik . Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight) . Elurretan . Harro gaude . Bertsioa . Haizeak ( Stay Homes) . Damutu asko . Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin) . Olatu bat . Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua) . Gauerdiko biolinak . Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu) . Poema Nekatu bat . Bertsioa( Lámour Toujours) . Izan nahi dut . Buruz behera ( ETS gonbidatu) . Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu) . Zelatari . 17.21 . Aldapan gora . Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu) . Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin) . Ilusioz bere . Lasai lasai