Emaitzak kargatzen…

Musika
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.

Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.

Musika klasikoa
Judith Monterok musikari buruzko ezagutza eskaintzen digu, musu truk. Aloña Berazak gidatutako Argi Ibili saioko edukia da, Euskadi Irratian.

Musika gaien inguruko monografikoak eskainiko ditugu Gaztean. Irrati eta podcastetan eskuragarri: jaialdiak, emakume ekoizleak, realityetatik atera diren izar handiak, trap kultoa… lagunen aurrean aditu baten plantak egin nahi baduzu, ez galdu gaztearen podcast eskaintza!

Musika
Zortzi mila ikusle batu zituen Huntza taldeak Miribillako Bilbao Arenan 2024ko otsailean eskaini zuen azken emanaldiak. Kontzertu horrekin eman zioten amaiera Josune Arakistain, Uxue Amonarriz, Aitor Huizi, Aitzol Eskisabel, Ihnar Eskisabel eta Peru Altubek hamarkada bat lehenago hasi zuten proiektuari. Unibertsitate garaian elkarrekin musika egiten hasi zirenean ezin zuten aurre ikusi “Aldapan gora” abestiak, adibidez, lortutako arrakasta handia; hamalau millioitik gora deskarga lortutakoa da. “Ertzetatik”, “Xilena” eta “Ezin ezer espero” diskoak izan dira sei musikari gazteen uzta, besteak beste. Azken emanaldirako Xabi Solano, Olatz Salvador, Niko Etxart, Tremenda Jauria eta ETS bezalako gonbidatuak izan zituzten oholtzan heurekin batera. GUAU plataformak eskaintzen dizu festa handi bilakatu zuen emanaldi horretako audioa. Playzerrenda: . Promesetan . Odoletan . Kalabazak . Hautsetatik . Gaztetxeak bizirik (Ebri Knight) . Elurretan . Harro gaude . Bertsioa . Haizeak ( Stay Homes) . Damutu asko . Pot pourria ( Alatz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia gonbidatuekin) . Olatu bat . Paret(h)esiak ( Gurru gonbidatua) . Gauerdiko biolinak . Agur Itaka (Pablo Novoa gonbidatu) . Poema Nekatu bat . Bertsioa( Lámour Toujours) . Izan nahi dut . Buruz behera ( ETS gonbidatu) . Izan gira ( Niko Etxart gonbidatu) . Zelatari . 17.21 . Aldapan gora . Flying free ( Iratxe eta Tronpi gonbidatu) . Zer izan ( Tremenda Jauria eta Twerk gobidatuekin) . Ilusioz bere . Lasai lasai

Entretenimendua
Hogei urte eta gero BT taldetik pasa diren abeslariek kontzertu berezi bat egin dute. Aurkezleak Nerea Alias eta Joseba Olagarai dira, eta oholtza gainean BT taldeko 4 disken errepaso bat egingo dugu. Abesti mitikoenak entzungo ditugu gure platoan eta sorpresa askoren lekuko ere izango gara.

Musika
Goiko Benta baserriko ganbaran, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen "uxuzko kontzertua.

Musika
Bilboko agur kontzertuko eta Donostiako abesti ezagunenak biltzen dituen saioa.

Musika
Gatiburen kontzertua Bilbao Arenan (Miribilla)

Musika
3 urte, 129 kontzertu eta 40.000 kilometro inguru errepidean egin ondoren Bulegoren lehen nazioarteko biran murgilduko gara. 2020an kaleratu zuen Bulego taldeak lehen kanta, eta hiru urtez Euskal Herriko herri eta hirietan kontzertuak eskaini eta plazak bete ostean, erabat ezezaguna zaien publiko baten aurrean jarriko dira euskara lau haizetara zabalduz. Osaka, Kyoto eta Kobe hirietan eskainitako kontzertuez gain Bulego osatzen duten taldekideak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Musika
Izaro Andresen kontzertua Anoetako belodromoan, 2022ko maiatzaren 7an. Kantak: Koilarak, Leiho itxiak (Pedro Pastorrekin batera), Eskaleok (Iker Laurobarekin batera), Argia (Amaralekin batera) You libre (Cris Lizarragarekin batera), Grace (Gartxotekin batera), Delirios, Paris (Eñaut Elorrietarekin batera), La felicidad.

Musika klasikoa
Zuzeneko kontzertua. Danbaka lehiaketa.

Musika
Zuzeneko kontzertua. Danbaka lehiaketa.

Musika
Zuzeneko kontzertua. Danbaka lehiaketa.

Gorka Otaegik eta bere taldeak mundua soseguz begiratzen dute. Hausnarketak, bizi-esperientzia sakonak eta umorea, asteburu goizetan.

Fermin Etxegoienek aurkeztutako irratsaioa. Musikaren atea eta katea: abesti, abeslari eta artistak ezagutzeko irratsaioa.


Musika
Asier Leozen musika aukeraketa zabala. Konpainiarik onena, noiznahi eta nonahi.

Elkarrizketak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Kultura
Euskal Herriko sortzaileen lana erakusten duen eta kultur proiektu eta espazioen berri ematen duen saioa.

Musika
Musika klasikorik onena, azalpenez osatuta.