
Brasilgo modernismoaren figura nagusitzat hartu den artistari eskainitako asmo handiko erakusketa da. Gaika antolatutako sei ataletan banatuta dago, eta agerian jartzen du Tarsila do Amaralek (Tarsila izen artistikoz ere ezaguna) sortutako obra original eta iradokitzailea. Tarsilak iruditeria indigena eta herrikoia hartu zituen oinarri, baita eraldaketa betean zegoen herrialde hartako dinamika modernizatzaileak ere.