
Europako egungo panorama artistikoan nabarmentzen den June Cresporen (Iruñea, 1982) lanari eskainitako erakusketa anbiziotsua da. Bertan, Crespok berriki egindako lan-sorta bat dago ikusgai, baita eskala handiko eskultura-multzo bat ere, Museoko erakusketa-guneetako baterako propio sortua. Espazioari zein kontzeptuari dagokienez, aurkezpen hau inflexio-puntutzat har daiteke Crespok orain arte izandako erakusketen historian.