
Barbara Kruger artistari espainiar estatuan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketa da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzaren eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak biltzen dituena. Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketak analisi sakona eskaintzen du artista horren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izan duen eboluzioa erakusteko.