
Agirre eta Companys presidenteek erbesterako bidea batera egiteak izan zuen garrantzia aztertzen duen dokumentala, eta XIX. mendetik Euskadiren eta Catalunyaren arteko harremana errepasatzen duena. Horrez gain, Gerra Zibilean euskal errefuxiatuak Catalunyara masiboki iritsi izana, Eusko Jaurlaritzaren berrantolaketa Bartzelonan, Brigada Misto Vasco-Pirenaicaren sorrera eta hiriko euskal kaperaren irekiera ere lantzen dira.