
Maria bihotzetik gaixo dago eta hil egingo da. Xabi, bere laguna, Bartzelonatik etorriko da azken agurra ematera. Bidean, Maria berarekin maiteminduta dagoela jakingo du, eta atsekabetuta, bera ere horrela dagoela esango dio, gezurra izan arren. Maria onik aterako da, ordea, eta Xabik bikote bizitzaren plantak egin beharko ditu berarekin, haurdun geratu berri den Bartzelonako neska-lagunari bizkar emanez.