
XIV. mendearen bigarren erdian, Nafarroako Karlos II.a "Gaiztoa" erregeak gudari-konpainia bat bidaliko du Mediterraneoaren beste aldera, Luis anaiari Albania konkistatzen laguntzeko. Lur horiek Luisi dagozkio Joana Anjoukoarekin ezkondu zenetik. Herri haren urruntasunaren eta gerraren gogortasunaren ondorioz muturreko egoerak biziko dituzte hara joandako gerlariek.