Emaitzak kargatzen…

Haurrak
Violet anaiaren itzalpean bizi den 13 urteko neska bat da, baina bere mundua guztiz aldatuko da "luchador" maskara batek bera aukeratzen duenean. Superbotereak lortuko ditu eta hiriko beste heroia den Eskorpioi Beltzari batuko zaio.

Telesaila
Hona hemen Narutoren kondaira; ninja maisua izatera heltzeko oztopo guztiak gainditzeko prest dagoen gazte bat.

Telesaila
Bere aitaren autoa berreskuratzeko asmoz, Waynek, 16 urteko bihotz oneko gazte batek, Bostonetik Floridara bidaiatuko du motorrean bere lagun Delekin.

Telesaila
Lurrak bakealdi luzea izan du Boo Ahaltsua garaitu eta haren hondamendien izua gizakien oroimenetik ezabatu ondoren, baina lehiarako jaio direnen artean, borroka-gosea ezin du ezerk ase. Eta laster agertuko dira horretarako aukera emango dietenak; handiena izateko egarria ere ez baita erraz asetzekoa.

Telesaila
Bost urte geroago, beste mehatxu berri bat etorri da Lurrera, eta orain Z gerlariek planetaren etorkizunagatik borrokatu behar dute.

Akzioa
Bere tripulazioarekin batera, Monkey D. Luffy One Piece altxor ospetsuaren bila doa, piraten errege berria izateko erronkei aurre eginez.

Telesaila
GOMENDATUTAKO ADINA: 12 URTETIK AURRERA. Son Goku, tximu-isatsa duen gerlariak eta bere lagunek dragoi-bolak bilatzen dituzte. Dragoi-bolak kristalezko bola-multzo bat dira, eta, elkartu ondoren, eramaileari nahi duen desioa ematen diote.

Fantasia
Aspaldi, etsai beldurgarri batek, Darkanak, mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu horri aurre egiteko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.

Komedia
Inoiz baino gehiago dago jokoan Gadget inspektorearentzat, Maddie ilobarentzat eta Brain txakur leialarentzat. Gaitzar doktorea eta Talon iloba garaitu ahal izango dituzte? Edo Madkatuk irabaziko du azkenean? Bi aldeak garaile ateratzeko inoiz baino ausartago daude. Baita Gadget inspektorea ere, nahiz eta oraindik ideiarik ez izan.

Komedia
Eginbeharrak dei egin du, eta Danger Mouse, munduko agente sekretu handiena, prest dago ekintzarako. Greenback baroi maltzurraren burutazio zitalengandik babestu beharko ditu Londres hiria eta unibertso paralelo anitzak. Xagu ausarta eta Penfold laguntzailea bueltan dira, inoizko abentura arriskutsuenei aurre egiteko!

Thrillerra
Modesto gizon zintzo eta langilea da, eta Costa del Soleko banku sukurtsal bateko zuzendaria da. Egun batean lapurrak bankura sartu, segurtasun kutxa ugari apurtu dituzte eta Modesto barruan harrapatuta utziko dute. Kasualitatez, 507. kutxan gordetakoa begiratzean, aurkituko du urte batzuk lehenago gertatutako alabaren heriotza ez zela istripu bat izan.

Komedia
Angel Berriatuak, Deustuko Unibertsitateko Teologia katedradunak, 25 urte eman ditu San Juanen apokalipsia aztertzen eta testu sakratuan ezkutatutako mezu bat deszifratu du. Ateratako ondorio txundigarriak dio Antikristoa 1995eko abenduaren 25ean jaioko dela Madrilen, eta aurkikuntza horrek historiaren ibilbidea alda dezakeela.

Akzioa
Euskal rockaren hastapenak dokumental honen izena Hertzainak talde ezagun eta arrakastatsuaren kanta baten izenburutik hartu da. Dokumentalean, talde honen eta rock alorreko beste talde eta abeslari batzuen lanak aipatzen dira, 1975eko erdialdetik 1990era bitartean rock musika egin zuten musikariei egindako elkarrizketen bidez. Guztira 23 elkarrizketa egin zaizkie Barricada, Hertzainak, Itoiz eta Zarama bezalako taldeei. Bestalde, garai hartako irudi ikusgarriak aurkezten dira, izan ere, rockak izandako boom handia Euskal Herriko hainbat mugimendurekin lotuta egon baitzen: gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, etab. Dokumentalean diktaduratik irten berria zen gazteriaren erretratua egiten da.

Thrillerra
2008an, Danimarkako eta Europako beste leku batzuetako gizon talde batek inoizko lapurretarik handiena egin zuen Danimarkako lurrean. Kasper boxeolariari motibazio gutxi geratzen zaizkio bizitzan, eta lapurreta planifikatzeko aukera izango du.

Akzioa
Benetako gertaeretan oinarrituta, bi kazetarik GAL ikertzen dute, Espainiako gobernuak sortutako askapen talde antiterrorista, 80ko hamarkadaren erdialdean euskal talde terroristarekin, ETArekin, gatazkan sartzen dena.

Haurrak
Familia ez ohiko baten abenturak. Mutil bat, neska bat, txakur bat, katu bat, sagu bat eta...gazta zati bat dira familia berezi horretako kideak. Zer okertu daiteke?

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe. Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.

Elkarrizketak
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.

Kultura
Euskal Herriko agenda kulturala errepasatuko duen saio laburra.

Informazioa eta aktualitatea
Oihane Yustosek, Imanol de la Vargak eta beren lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!