EITB LogoArtxiboa
EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2026

  • Ohiko galderak
  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Komunikazioak
  • Kontaktua

Bilaketa

Emaitzak kargatzen…

Bilaketaren emaitzak

Eguzki eklipse osoa
Bideoa

Haurrak

Eguzki eklipse osoa

Abuztuaren 12an hitzordu oso berezia izango dugu: eguzki eklipse osoa. Bada, Arnaitz Fernandezen eta June Ansoleagaren eskutik, eguzki-eklipsearen nondik norakoak ezagutuko ditugu 6 atalez osaturiko saio berezian.

Ttantto eta Pintto
Bideoa40:40

Haurrak

Ttantto eta Pintto

Badatoz gure untxitxoak beren bihurrikeriekin! Ttantto eta Pintto sukaldatzen, zirkuan, perretxikoak biltzen, Urteberriko festa antolatzen eta beste hainbat abentura bizitzen ikusiko ditugu. Beti bezala, gauzak ahalik eta ondoen egin nahiko dituzte, baina dena ez zaie aurreikusi bezala aterako. Saioak 6 atal izango ditu euskaraz: Saltsa erdian bete-betean, Zirkura doaz, Barizela, Galduta, Errauskin erregea, Disko gaua.

Henry Danger
Bideoa

Telesaila

Henry Danger

13 urteko Henry Hartek lanpostu bat lortzen du: Kid Danger izango da, Man Kapitaina superheroiaren praktiketako laguntzailea. Bere identitate berria isilpekoa denez, Henryk bizimodu bikoitz bat izaten ikasi beharko du.

Zientzia piztia
Bideoa

Haurrak

Zientzia piztia

Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoaren eskutik, ume eta gaztetxoak zientziara gerturatuko ditu “Zientzia Piztia” saioak. Esperimentuen bitartez, atal bakoitzean abentura zientifiko txiki batean murgilduko gara: ura dantzan jarri, izotza arrantzatu, marrazkiak bizidun bihurtu.... Murgildu gaitezen elkarrekin zientziaren munduan!

Maite Zaitut Festa Erraldoia
Bideoa2:06:09

Musikala

Maite Zaitut Festa Erraldoia

Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte bete dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak.

Papir-o!
Bideoa

Haurrak

Papir-o!

Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da “Papir-o!”. Atal bakoitzean koloretako paperekin irudi desberdinak sortuko ditugu. Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz.

Nicky Ricky Dicky and Dawn
Bideoa

Haurrak

Nicky Ricky Dicky and Dawn

Harper laukiek ez dute ezer komunean, urtebetetzea eta gurasoak izan ezik. Haien arteko lehia puri-purian dago, baina dudarik gabe, familia da garrantzitsuena!

Ultra Violet eta Eskorpioi beltza
Bideoa

Haurrak

Ultra Violet eta Eskorpioi beltza

Violet anaiaren itzalpean bizi den 13 urteko neska bat da, baina bere mundua guztiz aldatuko da "luchador" maskara batek bera aukeratzen duenean. Superbotereak lortuko ditu eta hiriko beste heroia den Eskorpioi Beltzari batuko zaio.

Ene Kantak. Bisonte Mastodonte eta Txantreako erraldoia
Bideoa1:37:23

Haurrak

Ene Kantak. Bisonte Mastodonte eta Txantreako erraldoia

"Bisonte Mastodontearen bila" atalean klan bat prest dago ehizara ateratzeko, aspalditik jomugan duten harrapakin baten bila: Bisonte-mastodontea. Airek, Astok, Satorrek, Okik eta Axerik adi-adi bidaiatzen dute beren helburuaren bila, baina garai honetan arriskuak nonahi zelatatzen dira eta ezin da errorerik txikiena ere onartu, harrapakin bihur ez daitezen.

Pottokiak 3D
Bideoa

Haurrak

Pottokiak 3D

Pottokiak bueltan dira hirugarren denboraldi zoroago baterako. Gure heroiei batuko zaizkie Burbuila eta Ipurtargi, trebetasun harrigarriak dituzten bi lagun, eta Voltaire, jatorra bezain iragarrezina den dragoi bat. Baina erne ibili beharko dira Dwayne eta Rowenarekin, Gargamelen ilobak, basoan zelatan egongo baitira…

Nobitaren dinosauro berria
Bideoa1:45:45

Haurrak

Nobitaren dinosauro berria

Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta harri bat aurkitu du. Harri horrek dinosauroen arrautza baten fosila dirudi. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira.

Kima eta Amik
Bideoa

Abentura

Kima eta Amik

Kima eta Amik lehengusuak dira. Kimak gehien maite duena da lehengusuaren etxera joatea, baserrira. Amikek gehien maite duena da lehengusinaren etxera joatea, hirira. Kima alderantziz irakurtzen baduzu, Amik aterako zaizu. Izan ere, izenetik bertatik ikusten da Kimak eta Amikek ia beti kontrakoa nahi dutela. Baina ia beti aurkitzen dute modua bien artean jolasteko eta ondo pasatzeko. Ez da beti erraza izaten, ordea, gurasoek bi umeentzako planak egiten dituztenez eta batetik bestera korrika eta presaka joan behar izaten dutenez, jolasak etengabe asmatu eta birrasmatu behar izaten baitituzte. Baina horixe da Kima eta Amiken dohairik handiena, edonon eta edonola jolasteko gaitasuna.

Hala bazan
Bideoa

Haurrak

Hala bazan

Potx eta Lotxen eskutik hainbat herritako kondairak eta pertsonaiak ezagutzeko aukera izango dugu atal honetan. Hala bazan edo ez bazan…

Kantu kontari
Bideoa

Haurrak

Kantu kontari

Xabi Sound pertsonaiaren eskutik, Euskal Herriko haurren kantu kuttunenak ezagutzeko aukera izango dugu, hainbat sorpresa eta gonbidatu berezi tarteko.

Hitz eta pitz
Bideoa

Haurrak

Hitz eta pitz

Xabi Soundek gidatutako euskarari buruzko lehiaketa.

Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz
Bideoa

Haurrak

Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz

Galaxia batean planeta ezberdinen artean mugitzeko portal batzuk daude argi zubiak izenekoak. Planeta hauetako bat Lur planeta da eta momentu batean lurtarrak gainontzeko planetak bereganatzen ahalegindu ziren. Hau ikusita beste planetetako biztanleak lurtarren aurka altxa ziren eta bertara bidaiatzeko ateak itxi zituzten, lurtarrak bakartuz. Argizagiko istorioa handik 60 urtetara kokatzen da eta dagoeneko lurtar gehienek ez dute beste planeten eta argi zubien existentziaren berririk, ezta gertaera hauena ere. Beste planetetako haurrek ere ez duten bezala. Ekai eta Nahi dira haur horietako batzuk. Beraien planetatik Lur planetara bidaiatzen dute eskolako lan bat egiteko asmoz. Bertan Izei lurtarra ezagutzen dute eta honek inoiz ezagutu ez duen bezalako adiskidetasun bat sortuko du lagun berriekin. Hainbeste urteren ondoren itxita egondako ateetako bat irekitzeagatik galaxiaren ongizatea arriskuan jarriko dute, konturatu gabe. Hau konpotzeko saiakeran hamaika abentura biziko dituzte bidean ezagututako bidelagun batzuekin batera. Historia ez errepikatzea saihestuko al dute?

Go!azen kanten bilduma
Bideoa51:17

Haurrak

Go!azen kanten bilduma

Gabonetako abestien bilduma.

Eguberri on, Makusi
Bideoa1:08:42

Ikuskizuna

Eguberri on, Makusi

Umorea, dantza eta gabon giroa ardatz hartuta, haur eta gaztetxoentzako ekitaldi bereziak izango dira lau hiriburuetan, Potx eta Lotx pailazoen eskutik eta gonbidatu ugarirekin.

Kaixo Frida
Bideoa1:20:18

Marrazki bizidunak

Kaixo Frida

Neskato desberdin baten istorioa da hau. Bere mundua Coyoacán da, Mexikon. Distiratsua, kartsua, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunak jazotzen direnean, irudimen mugaezinez egiten die aurre. Frida Kahlo da neskato hori!

Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute
Bideoa1:09:48

Marrazki bizidunak

Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute

Oso gauza arraroak gertatzen ari dira basoan! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurriek bizilagunak izutzen dituzte eta laku batek gainezka egin du gure basoko lagunen etxerantz. Kastore megalomano baten lana ote? Azerik eta Erbik jakin egin nahi dute. Hontza aurkitu beharko dute, beren lagunik onena, eta etxeak salbatzeko modu bat. Horrek guztiak haien adiskidetasuna proban jarriko du.

Deep Sea. Sakontasunera bidai bat
Bideoa1:47:44

Marrazki bizidunak

Deep Sea. Sakontasunera bidai bat

Txikitan amak abandonatu zuen Shenxiu neskatoa familiako itsas bidaia batean murgildu da oporretan. Gau batean, itsasotik datorren dei bati jarraiki, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitu du. Han, zain egon gabe, aurkituko ditu bere eskaeren erantzunak.

  • More pages
Iragazki aktiboak:Haurrak