Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
1. atala
2026/08/28
Xuban Zumeta, ozeanografoa: "Arrantza behatzaileok konfiantzazko harremana dugu mariñelekin"
Zarauztarra da eta umetatik izan du itsasorako joera, "olagarrotara, surfera edo buzeatzera joaten ninduan". Kanariar irletan ikasketak egin eta gaur egun AZTIko arrantza behatzailea da. Beren lanaz, eta lanak dakarzkion bizipenez, aho-bizarrik gabe mintzatu da Zumeta.
2. atala
2026/08/27
'Marron' eta Mattin Iñiguez Pakistanen, "Lurretik hegan"
Pakistango iparraldean, karakorum inguruan izan dira hilabetez Jose Ramon Agirre 'Marron' eta Mattin Iñiguez mendizale eta parapentelariak. "Lurretik Hegan" izeneko dokumentala ontzen ari dira han bildutakoekin. Bertako herritarrei laguntzen ere aritu dira.
3. atala
2026/08/26
Niko Mindegia: "Erretiratzea buruan nuen, baina Bidasoan jokatzeko aukera modu naturalean iritsi da"
Niko Mindegia 38 urteko doneztebarra da, eta eskubaloiak eraman du urte luzez Euskal Herritik kanpora. Espainiako zein Europako hainbat taldetan jokatu ondoren, kirolari lotuta jarraitzen du gaur, eta ibilbide profesionaleko azken urratsak Bidasoa-Irun taldeari lotuta ematea erabaki du.
4. atala
2026/08/25
Miren Illarramendi 5.0 industriaz
5. atala
2026/08/24
Oihana Aldabe, 'inezturek' jotako musikaria
Lakuntzako jaietan harrapatu dugu Oihana Aldabe Lazkoz. Gaita, klarin eta tronpeta jotzailea da Aldabe, eta gurekin soilasaldia egin du goieko dianarekin herriko karrikak alaitzen hasi aurretik. Hamaikatxo kontu kontatu dizkigu bere musikari jardunaz eta musika irakasle ibilbideaz. Eta beste hamaikatxo kontu mikroz kanpo esan dizkigu; adibidez, inezturak, tximistak, jo zuenekoa.
6. atala
2026/08/21
Maider Otegi: "Pertsona denek mendiaz gozatu ahal izan dezten sortu dut BIDAIDE"
Auriztarra da sortzez eta Araitzen, Betelun, bizi da Maider Otegi Iriarte. "Berandu samar" hasi zen mendirik mendi, baina orduz geroztik ez da geratu. Bere ibilietan seguruago aritzeko erabaki zuen mendi gidaritza ikasketak egitea. Baina, gero, pareko bidelagunak aurkitu zituen ibilian eta, azkenean, zidor berrian abiatzea erabaki du. Paper-fabrikan eszedentzia eskatu eta BIDAIDE konpainia sotu du, ezein arrazoigatik mendira joateko laguntza behar dutenekin aritzeko.
7. atala
2026/08/20
Ainhoa Eskisabel, makillatzailea: "Ez da Hollywood, baina Bilbollywood dugu hemen"
Julio Medemen 'La Ardilla Roja'n hasi zen, txiripaz ia, 1992an. Geroztik etenik gabeko ibilbidea egin du makillatzaile eta ile-apaindegiko arduradun, batik bat zinemagintzan. Euskal Herriko eta munduko zuzendari eta aktore onentsuenekin aritu da eta ofizioaren atze-aurreak ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Bidean ikusi eta ikasitakoaz aritu da Faktoria magazinean.
8. atala
2026/08/19
Maddi Goikoetxea Juanena: "Nere bidea ikerketa bat izan da"
Maddi Goikoetxea Juanena, ikerlari artistikoa da. Aktore izateko bidea utzi zuen oso gaztetan eta antropologia ikastea erabaki zuen. Ikasketak amaitu zituen, baina azkenean antzerkia bidean berriro gurutzatu eta ezagutzak nahasten joan da ordutik. Euskal Herrian, Mexikon edota Argentinan aritu da antzerkiaren munduan esperientziak biltzen. Gaur egun esku artean duen proiektuari buruz hitz egin digu, izan ere, frankismo garaian gurasoak torturatuak izan ziren, eta bereziki amak, Agurtzane Juanenak, pairatutakoen inguruan ausnarketa lana egin du Trini artista txiletarrarekin batera. Orain, duela urte bat bildu zuten materialari forma eman nahi dio eta proiektuari bultzada eman.
9. atala
2026/08/17
Natxo de Felipe: “Euskal musika asko merkantilizatu da, ezagutu ez dugun moduan mugitzen du jendetza eta diru publikoa; nekez ulertzen dut gertatzen ari dena”
Arantzazun 'Abandonatuak' diskoa aurkeztu aurretik Euskadi Irratian izan dira Natxo eta Xabier de Felipe aita-semeak. Oskorriren garaian ondu baina grabatu gabe geratu ziren kantak erreskatatuz sortu dute lana. Eta hamaika urteren ostean oholtzara igoko da Natxo de Felipe, Kuarteto Phipiperena-rekin. Emanaldi honen atze-aurrekoez, sortzaile bien arteko harremanaz, eta gaur egungo musika panoramaz aritu dira. Natxok dio azken dozena bat urtean goitik behera aldatu dela euskal musika, “negoziorako ere oso abilak” diren artistak agertu direla eta. "Gazteen artean, batik bat nesken artean, badauzkat asko estimatzen ditudan artistak, baina badira nire ustez estlilo eta gustu eskaseko edo dudagarriko jendeak ere".
10. atala
2026/08/14
Maite Sagastizabal, irailetik aurrera Europako Banku Zentralean ariko den irundarra
Maite Sagastizabal Silvo, irundarra da, eta 23 urte baditu ere, orain arte egin duen ibilbidea izugarria da. Kooperazio masterra Cambridgeko unibertsitate entzutetsuan egin ostean, irailetik aurrera Frankfurten arituko da Europako Banku Zentralean.
11. atala
2026/08/13
Xabi Martinez: "Psikofarmakoen kontsumoa bereziki nabarmena da neska nerabeen artean"
Xabi Martinez Mendia, EHU-ren OPIK ikerketa taldeko kidea, nerabeen psikofarmakoen kontsumoa ari da ikertzen. Europa mailako ikerketa da. Generoak, jatorriak eta klase sozialak duten garrantzia ari da aztertzen.
12. atala
2026/08/12
Joxan Oiz: "Xabier Lete Bekarekin denbora eman didate; deseatzen nago teklatuari egurrean hasteko"
Jose Manuel Aizpurua eta Joaquin Labaien XX. mende hasierako arkitektu abangoardistak izango dira Oizek idatziko duen nobelaren kontakizuna harilkatuko dutenak. 'Arrazionalista' du izena proiektuak eta sari handia jaso du. Urtebetez irakaskuntza utzi eta idazkuntzari emana arituko da, dokumentatu eta sortzeko. Ibone Bengoetxea lehendakariordeak telefonoz deituta jakinarazi zion Xabier Lete Bekaren hirugarren edizioaren irabazle zela. "Garai makurra zen, ospitalean ginen, eta poz handia eman zigun".