Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
2024/12/16
"Lurdes Iriondo bere garaiko izarrik handiena izan zen, dudarik gabe"
Jon Martin EHUko ikertzaileak ez du zalantzarik, nahiz eta, "historia idatzi dutenek, erakundeek, hedabideek, denok itzalean utzi dugun". Zorra kitatu nahian idatzi du 'Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa' liburua eta bertan bildutakoak aletu dizkigu Faktorian. Jon Artano galdezka aritu da kalean, Lurdes Iriondo eta 'Ez dok Amairu' taldeari buruz.
2025/09/01
Judith Sagardogi: “Auto osoaren kontrola nik izatea gustatzen zait”
Agian horregatik ez dauka inbidia handirik 1 Formulara igotzeko: han, mekanikari bakoitzak oso lan esparru murritza duelako. Eurocup 3 eta Porsche Supercup lehiaketetan ari da lehen mekanikari bezala azpeitiarra. Familiatik datorkio gasolina usainarekiko zaletasuna eta txikitatik argi dauka zer izan nahi duen: lehiaketako mekanikari. Oso bide onetik doala iruditu zaigu.
2025/09/02
Mattin Zeberio:"Miruak emandako kontzertu onenetakoa izan zen Hatortxu Rock-ekoa"
"Miruenea" diskoa kaleratu eta udako taldea bihurtu da Mirua hirukoa. Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ eta Mattin Zeberiok osatzen dute taldea, eta udan izan duten arrakastaz mintzatu da Mattin Faktoriako mikrofonoetan.
2025/09/04
Martin Juanena: "Destinoak nahi izan zuen ni irratian hastea"
1991ko irailaren 23an izan zuen estreinako eguna ARALAR irratian Juanenak. Bezperan goizeko bostak arte ez zuela begirik bildu kontatu du Faktoria magazinean. "Oso zoriontsua naiz irratian; gozatu egiten naiz estudioan" kontatu dio Jon Artanori. Heldu den urteko maiatzean hartuko du erretiroa esatari ezagunak eta bere ibilbidearen errepasoa egin du Astitzen sortutako komunikatzaileak.
2025/09/05
Gazta tartaz harago, izaera eta natura bila datoz
Libe Otegui, Gipuzkoako Turismo Zuzendari Nagusia: "% 70 hazi da Gipuzkoan turismoa azken hamar urtean. Frantziako, Estatu Batuetako eta Asiako turista gehiago etorri dira aurtengo udan, baina kopuruetan iazkoak izan dira. Donostia, Hondarribia edo Zarautzez gain, Gipuzkoako beste txoko batzuk ezagutzeko gonbitea egitea da erronka, turismoa gehiago dibertsifikatzeko".
2025/09/08
Pello Reparaz:"Zaila da kontraesanik gabe, ikuskizun erraldoi bat antolatzea"
Palestinaren aldeko oihuak oholtzan enzuten ziren bitartean kamerinoetan Coca Colak edan zirela, eta Spotifyko zerrendak inoizko daturik onena eman zuela azaldu digu Pello Reparazek. Kontraesanak kontraesan, etorkizun hurbilean dituen asmoei buruz galdetuta, Argentinan kontzertu batzuk emango ditu orain, abenduan kantu oso berezi bat kaleratuko duela iragarri du eta ekainaren 20an, San Mames betetzeko ahalegina egingo dutela ere aurreratu du.
2025/09/09
Jaione Lopez: "Fedeak eta justizia sozialarekiko grinagatik joan naiz misiotan"
Filipinetan bi urte egin ditu misiolari Elorrioko irakasle gazteak. Kenyan egin zituen pare bat egonaldi aurretik. Etxera itzuli berritan, kolkoan ekarri dituen irakaspenez aritu zaigu.
2025/09/10
Guillermo Zubiaga:"Joanes ez da autobiografikoa baina niretik asko du"
"Joanes edo euskal baleazalea"ren abenturen komikigilea da Guillermo Zubiaga. Dagoeneko seigarren atala argitaratu du, eta New Yorketik Euskal Herrirako bisita aprobetxatu dugu berarekin hitz egiteko.
2025/09/12
Ez zidaten esan hilekorik ez nuela gehiago izango
Tratamendu onkologikoetan hilekoa etetea, edo antzutzea ere gertatzen dira. Elordi Garciari ez zioten aipatu ere egin hezurmuineko minbizia atzeman eta kimioarekin hasi zenean. Obuluak izoztea, ez zuen pentsatu, informazio faltagatik. La higuera elkartea sortu du berak bezala odoleko minbizia izan duen lagun batekin. Inkesta egin dute 300 gaixo baino gehiagoren artean eta 10etik 8k erantzun dute ez dutela sexualitateari buruzko inolako informaziorik jaso osasun zerbitzuetan. Tratamenduek sexualitatean duten eraginari buruzko informazioa ematea eta profesionalek formazioa jasotzea beharrezkoa ikusten du.
2025/09/16
Maria Pilar Artola:" Makarroiak beti ziren ongietorriak jangelan"
40 urtez jardun du Maria Pilar Artolak Leitzako Erleta Eskolan sukaldari, eta orain du erretiroa hartu ondorengo lehen ikasturtea. Bizitza berria estreinatzen ari den honetan eskolako jangelara egin duen bisita elkarrekin egin dugu.
2025/09/30
Josune Muñoz: "Komikietan emakumeen pornografizazioa eman da"
Omenaldia jasoko du Josune Muñozek Getxoko Komiki Azokan, dibulgazioan egindako lanarengatik. Komikigintzan espezializatutako kritiko literario feminista da, baita Skolastikaren sortzailea ere.
2025/10/02
Usue Mori:"AAren erabilera ongi gizarteratzea garrantzitsua da"
Aurtengo Gladys sariduna da Usue Mori, matematikaria. Egun irakaslea da EHUn Informatika Fakultatean, eta Adimen Artifizialeko Graduaren arduraduna ere bada.