Euskadi Irratiak zinema-aretoa zabaltzen du igande arratsaldeetan Arkaitz Basterra zinema zuzendari eta kritikariari esker. Historiak eman dituen film garrantzitsuenen zerrendak osatzen ditu Arantza Kaltzadaren laguntzaz.
1. atala
20/01/2013
Zinezale, urtarrilak 20: Kafetegiak
Arkaitz Basterra eta Arantza Kalzadak zineman ezagun egin diren kafetegien zerrenda osatu dute. Zenbat gogoratzen dituzu zuk?
2. atala
03/02/2013
Zinezale, otsailak 3: Elurra eta soinu bandak
Inception, Fargo, Doctor Zhivago gogoangarria,The Shining-Guerra Y Paz, Edward Scissorhands eta Murder On The Orient Express filmeen soinu banda zoragarriak entzun ahal izan dira saio honetan.
3. atala
10/02/2013
Zinezale, otsailak 10: Bill Murray aktoreari eskainitako saioa
Bill Murray aktoreari 'Zinezale' berezi bat egin diote. Cazafantasmas edo Lost in translation pelikuletako protagonista ezagunari saioa eskaini diote.
4. atala
17/02/2013
Zinezale, otsailak 17: Zine mututik soinu zinera
Lehen pelikula sonoroa entzungo dugu ( 1927 Warner Brothersek egin zuen) edo eta jakingo dugu nola greta Garbo eta Clark Gable bietan lan egin zuen, mutuan eta sonoroan. Harribitxi politak entzungo dituzue.
5. atala
Extralurtarren pelikuletako soinu bandak
Extralurtarren pelikuletako soinu banden aukeraketa egin dute 'Zinezale' saioan. Laguntzaile bat eduki dute horretarako, Pragako zine orkestako zine topaketak antolatzen dituen aditu bat.
6. atala
10/03/2013
Zinezale, martxoak 10: Greziako mitologia zineman
Film sorta ederra eskaintzen dute Greziako mitologiarekin zerikusia duten pelikula klasiko zein berriak aholkatuz. Igandero Euskadi Irratian, 15:30-16:00 Zinezale.
7. atala
24/03/2013
Zinezale, martxoak 24: Zinea eta iruzurrak
Zinea eta iruzurrak zerrenda prestatu dute oraingoan Arantza Kaltzadak eta Arkaitz Basterrak. Iruzurra edo timoak kontatzen dituzten komedia eta thriller pelikulak aukeratu dizkigute. Hona hemen zerrenda: The Color of Money, Dirty Rotten Scoundrels, The Hustler Trailer, A Fish Called Wanda, The Grifters Trailer, Paper Moon Trailer, Confidence Trailer, The Sting Soundtrack eta Catch me If You Can.
8. atala
Zein eragin izan dute musikan zinerako soinu bandek?
Zinerako soinu bandek musikan izan duen eragina kontatzen dute. Rap, tekno edo eta disko musikek adibidez, zinerako soinu bandetan dute bere sorrera.
9. atala
Bideoklipak dituzten pelikula ezagunenen zerrenda
Flashdance' pelikulak 30 urte bete ditu. Filmeetan bideoklipak eransteko tendentzia pelikula honek ekarri zuen. Horregatik zerrenda berezi bat egin dute, bideoklipak dituzten pelikula ezagunenen zerrenda.
10. atala
Burt Lancaster aktoreari eskaini diote 'Zinezale' saioa
Zine izar bati, Burt Lancaster aktoreari eskaini diote 'Zinezale' saioa bere lehen pelikuletako batek Il Gatopardo 50 urte bete dituelako.
11. atala
Komediatako soinu-banda bikainak
Zinezale' saioan historiako hainbat komedia errepasatu dugu, euren soinu-banda bikainei esker.
12. atala
Zinemara eramandako ipuinak
Willow' filmaren 25. urteurrena aitzakia gisa hartuta, Aranxta Kaltzadak eta Arkaitz Basterrak film bihurtutako ipuin gogoangarrienen errepasoa egin dute.