ZINEMALDIA podcasta Donostiako SSIFF-i buruzko audio inbentarioa da, Zinemaldiaren urte osoko jardunean zehar eta Irailero bederatzi egunetan zehar egiten den jaialdiaren beraren edukiak biltzen dituena.
1. atala
12/02/2025
1. Nest, guztia hasten den tokia
Nest sailak, mundu osoko zinema eskoletako ikasleen film laburren lehiaketak, 20 urte bete zituen 2021ean. Hori dela eta, Donostia Zinemaldiak, lau ikasle ohi bildu zituen Tabakalerako zinema-aretoan 69. edizioan. Victor Iriarte Zinemaldiko hautespen-batzordeko kideak moderatuta, Nesten izandako esperientzia eta Ikusmira Berriak edo Elias Querejeta Zine Eskola bezalako proiektuetan izandako parte-hartzea hizpide izan zuten Kiro Russo, Inês de Lima, Mina Fitzpatrick eta Óscar Vincentelli zinemagileek. Gainera, haien hurrengo proiektuei buruz hitz egin zuten.
2. atala
2. Aaron Sorkin
Aaron Sorkin Estatu Batuetako antzerkigile, ekoizle eta zuzendariak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan. "A Few Good Men" (Rob Reiner, 1992) filmaren gidoiarekin debutatu zuen gidoigintzan –Sorkinek berak sortutako izen bereko antzezlanean oinarrituta zegoen film hori–. Ondoren, arrakasta izaten jarraitu zuen "The Social Network" (2010), "Moneyball" (2012) eta "Steve Jobs" (2015) lanei esker. Telebistan, Sorkinek sortu, idatzi eta ekoitzi zituen "The West Wing" (1999-2006) eta "The Newsroom" (2012-2014) telesailak. Bere Donostiako hitzaldiak bat egin zuen Netflixen estreinatutako "The Trial of the Chicago 7" (2020) bere azken filmarekin.
3. atala
3. Francisco Ramos
Francisco Ramos ekoizle mexikarra jatorriz espainieraz sorturiko Netflixeko edukien presidenteordea da Latinoamerikan. Ramosek, ekoizpen independenterako eta, oro har, ikus-entzunezkoaren industriarako planteatzen diren erronka eta aukerei buruz hitz egin zuen Agustina Chiarino (Mutante Cine) eta Olmo Figueredo (La Claqueta PC) ekoizleekin. Netflixen 2017an sartu zen arte, Espainian gauzatu zuen bere ibilbide profesionala. Hala, Aurum Producciones konpainia banatzailean lan egin ondoren, ekoizle independente gisa hasi zen lanean. 2009tik 2017ra, Zeta Taldearen ikus-entzunezkoen adarrerako proiektuak ekoitzi zituen. Bere ibilbidean zehar 50 film eta telebista-programa baino gehiago ekoitzi ditu. Hizketaldia online egin zen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan (2020) eta Europa Creativa MEDIA Desk Euskadiren laguntza izan zuen.
4. atala
4. Ted Hope
Ted Hopek, Oscar sarietarako 12 izendapen lortu dituenak, online eskola magistral bat egin zuen Donostia Zinemaldiko 68. edizioan. Ekoizle estatubatuarrak 90eko hamarkadan ekin zion bere ibilbideari eta funtsezko pieza izan zen hamarkada horretan zinema independenteak izan zuen arrakastan; izan ere, Ang Lee, Todd Solondz, Alejandro González Iñárritu eta Michel Gondry zuzendarien lanak ekoitzi izan ditu. Geroago, Amazon Studiosen sartu bazen ere, Donostiako hitzaldia ekoizpen independentearen mundura itzuli zen unean eskaini zuen. Creative Europe MEDIA eta Industria Kulturalaren eta Kooperaziorako Zuzendaritza Nagusiaren (ICC) laguntzarekin egin zen eskola magistrala.
5. atala
13/02/2025
5. Marc Orts
"Ikus-entzunezko soinua: jatorritik Full Immersive-raino" izena izan zuen Marc Ortsek Donostia Zinemaldiko 68. edizioan online eginiko eskola magistralak. Orts Deluxe Spain-eko soinu-arduraduna eta sormen zuzendaria da, eta bost aldiz irabazi du soinu onenaren Goya saria. Besteak beste, honako zuzendariekin egin du lan: J.A. Bayona, Pedro Almodóvar, Daniel Monzón eta Jaume Balagueró. Hitzaldian soinu-teknologiaren bilakaerari eta bere erreprodukzio-formatuaren arabera soinu-banda bat sortzeko prozesuari buruz hitz egin zuen Ortsek. Eskola magistrala Zinemaldia & Technology ekimenaren parte izan zen eta Creative Europe MEDIAren laguntza eduki zuen.
6. atala
6. Paolo Sorrentino
Paolo Sorrentinok eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 69. edizioan. Gainera, zuzendari eta gidoilari italiarrak "È Stata La Mano di Dio / The Hand of God" (2021) filma aurkeztu zuen Veneziako zinema-jaialdiko lehiaketa ofizialean izan ostean." La grande bellezza / The Great Beauty" (2013) filmaren egileak bere azken lanari eta zazpigarren artearekin duen loturari buruz hitz egin zuen Tabakalerako zinema-aretoan 2021eko irailaren 22an.
7. atala
7. Laura Wandel
Donostia Zinemaldira itzuli zen 69. edizioan eskola magistrala emateko 2007an "Murs" film laburrarekin Nest sailean parte hartu zuen Laura Wandel zinemagile belgiarra. Gainera, 2021eko irailaren 22an Wandelek Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztu zuen "Un monde / Playground" bere lehen film luzea, Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu eta FIPRESCI saria lortu ondoren.
8. atala
8. James Mockoski
James Mockoski zinema-artxibozain eta American Zoetrope konpainiako zaharberritze-arduradunak Francis Ford Coppola zinemagilearen filmekin egin duen lana azaldu zuen Donostia Zinemaldiko 69. edizioan. Besteak beste, "Apocalypse Now" filmari eta Klasikoak sailean proiektatu ziren "The Rain People eta The Outsiders" lanei buruz hitz egin zuen Tabakalerako Z aretoan 2021eko irailaren 21ean eginiko eskola magistralean.
9. atala
9. Shahrbanoo Sadat
Shahrbanoo Sadat zuzendari afganiarrak klase magistrala eman zuen 2021eko irailaren 21ean Tabakalerako Z aretoan, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioaren baitan. Solasaldian, emakumezko zuzendari batek Afganistanen dituen erronkei buruz eta bertako herrialdeko zinemagintzari buruz hitz egin zuen. Sadaten lehenbiziko filma, "Wolf and Sheep" (2016), Cannesko Quinzaine des Réalisateurs-en saritua izan zen, baita "The Orphanage" (2019) bere bigarren filma ere.
11. atala
14/02/2025
11. Isabel Coixet
Isabel Coixetek "El sostre groc / The Yellow Ceiling" filma lehiaketatik kanpo aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Sail Ofizialeko Emanaldi Berezien barruan. Zinemagile kataluniarra Pentsamendua eta Eztabaida arloak DAMArekin elkarlanean antolatutako hizketaldi batean ere izan zen. Topaketa Tabakalerako zinema aretoan izan zen, 2022ko irailaren 19an.
12. atala
12. Ariadna Dot eta Giovanni Pompili
Ariadna Dot ekoizleak eta Giovanni Pompili ekoizle eta Torino Green Lab laborategiko koordinatzaileak filmaketen eta ekoizpen zinematografikoaren ingurumen-jasangarritasunari buruz hitz egin zuten, elkarrekin ekoitzi duten film baten kasuan funtsatuta: Carla Simónen Alcarràs, Berlinaleko Urrezko Hartzaren irabazlea eta Made in Spain sailean programatua. Hizketaldia Tabakalerako zinema aretoan izan zen 2022ko irailaren 20an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko Pentsamendua eta Eztabaida jardueren barruan.
13. atala
13. Ruth Beckermann
Ruth Beckermann zinemagile austriarrak eskola magistral bat eman zuen Donostia Zinemaldiko 70. edizioan. "Mutzenbacher" bere azken film luzea Berlinaleko Encounters saileko irabazlea izan zen eta, ondoren, Zabaltegi-Tabakaleran programatu zen. Hitzordua Tabakalerako zinema aretoan izan zen 2022ko irailaren 21ean.