
Ilusioen munduarekin lotutako hitzaldi-zikloa. Neurobiologia, neurozientzia kognitiboa eta matematika izango dira hitzaldien ardatz, eta beste ikuspegi batetik aztertuko dituzte ilusioekin eta zientziarekin zerikusia duten gaiak, eta jendeari erakutsiko dizkiote hizkuntzaren ilusioak, ikusi edo sentitu uste ditugun zentzumen-ilusioak edo itxuraz paradoxikoak diren arazo geometriko batzuek dakartzaten desilusio matematikoak.