Mikel Falxa astrofisikariak zerura begira jarri gaitu, eguzki eklipsearen udan. Eklipseaz gain, sateliteak, izarrak, planetak eta beste deskubritzeko. Euskadi Irratiko Faktoria albistegiko edukia. EITB Mediak Guau plataforman argitaratua.
1. atala
24/08/2026
Espazioa: potentzien lehia handia
Estatu Batuen eta bere baitako NASAren helburua espazioa konkistatzea da; Elon Musken Space X enpresa estatubatuarra ere potentzia nagusi da gure planetatik kanpo. Europako Espazio Agentziak lekua nahi du, bereziki, aldaketa klimatikoari buruzko ikerketak egiteko, eta Txina ez dago atzean geratzeko prest. Mikel Falxa astrofisikariak espazioko potentzien lehia azaldu digu.
2. atala
11/08/2026
Eklipsearen bezperan, izarrak aztergai
Mikel Falxa astrofisikariarekin ezin aipatu gabe utzi biharko eguzki eklipse historikoa, ezta eklipsearekin batera pertseidak ikusteko izango den aukera. Eguzkia bera, izarra da, baina nola sortzen dira izarrak? Eta nola hiltzen dira? Zenbat mota daude? Eguzki eklipsearen bezperan izarrak aztergai Faktorian.
3. atala
04/08/2026
Espaziorako sortutako tresnak gure egunerokoan
Ba al zenekien TAC probak, foam koltxoiak, manta termikoak edota Nike Air oinetakoak berez astronautentzat sortu zirela? Mikel Falxa astrofisikariak azaldu digu gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun hainbat produktu hasiera batean espaziorako sortu zirela.
4. atala
29/07/2026
Ilargia eta gainerako planetak bizigarri izan al daitezke?
Mikel Falxa astrofisikariak adierazi digu ilargian astronatuak bizitzeko base bat sortzea posible izango dela, zalantzan jarri du, baina, gainerako planetetan halakorik egitea.
5. atala
20/07/2026
Zulo beltzak
Izar erraldoiak, supernobak, lehertzen direnean sortzen dira. Dentsitate izugarria dute eta dena irensten dute; baita argia ere. Barruan zer gertatzen den, ez dakigu. Zulo beltzen misterioaz aritu zaigu, besteak beste, Mikel Falxa astrofisikaria.
6. atala
13/07/2026
Sateliteak: zenbat, zertarako, norenak
15.000 satelite dabiltza munduaren inguruan biraka. Horietatik 10.000 azken bost urtean bidali dira eta gehienak Elon Musken Startlink enpresak jarri ditu orbitan. Hainbeste satelite izateak, batetik, zaildu egiten du lurretik espazioa behatzea eta zientzailarien lana oztopa dezake eta bestetik, atmosfera kutsatzen du izugarri. Telekomunikazioetarako, GPSrako, edo zientzia egiteko erabiltzen dira sateliteak.
7. atala
06/07/2026
Eklipseak, zerura begira jartzeko aitzakia
Mikel Falxa, DIPC-ko astrofisikariarekin zerura begira jarriko gara Udako Faktorian. Abuztuaren 12-ko eguzki-eklipse historikoak eman digu aitzakia tartea abiatzeko.