Askotariko gaiak lantzen dituen tertulia. Jorratuko dugun arloan adituak diren gonbidatuekin solasaldia gidatuko du Ainhoa Ibañez kazetariak.
1. atala
1. Atala Ekonomia
Tertulia honetan egoera ekonomikoa izango dugu hizpide. Bi gonbidatu izan ditugu gurekin: Beñat Herce (Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko, ekonomia eta finantza arduraduna) eta Leire Alberdi (Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko kide eta abokatua).
2. atala
2. Atala Euskara
Euskaraldian bete-betean murgilduta gauden honetan, gure hizkuntza izan dugu hizpide. Euskararen egoera, bilakaera eta erronkez aritu gara, Euskaraldiaz beraz gain. Horretarako, Maialen Inarra (Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria) eta Patxi Saez (soziolinguista eta Aittu Euskara Elkarteko kidea) izan ditugu gurekin.
3. atala
3. Atala Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aztertu dugu Aitor Sarriegi eta Iñaki Muruarekin.
4. atala
4. Atala Kirola, elikadura eta osasuna
Kirolaz, elikaduraz eta hauek osasunean duten eraginaz aritu gara Xabier Mujika erizain eta kirolariarekin eta Mikel Perez de Pipaon dietista eta kirol prestatzailearekin.
5. atala
5. Atala Martxoak 8
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta egunero berdintasunaren alde egiten ditugun aldarrikapenak ozenago adierazteko hitzordua izango da. Arantzazu Baztarrika, Legorreta, Segura eta Zaldibiako Berdintasun teknikaria eta Elena Sanchez, Oriako Lamiak eta Goierriko Koordinadora Feministako kidea izan ditugu solaskide.
6. atala
6. Atala Haurrak eta teknologiak
Teknologia berriek haur eta nerabeengan duten eraginak kezka sortu du eta horren inguruan bi aditurekin izan gara: Lierni Armendariz (Altxa Burua taldeko gurasoa) eta Telmo Lazkano (irakaslea eta sare sozialetan aditua).