Kataklismo batek Y kromosoma duten ugaztun guztiak kanporatzen ditu, gizon zisgenero bat eta tximino bat izan ezik.
1. atala
1. Aurreko eguna
Gizadiaren historiako krisirik latzenaren bezperan, Jennifer Brown kongresukidea presidentearekin liskartzen da. Jenniferren umeak, Yorick eta Hero, garrantzi handiko uneetan daude beren bizitza sentimentaletan. Ez Jenniferrek, ez umeek ez dakite beren bizitzak betiko aldatzear daudela.
2. atala
2. Mundua atsegina izango litzateke
Ezbehar masibo batek Y kromosomadun izaki guztiak deuseztatzen dituenean, Jennifer Brown presidenteak aurre egingo dio krisiari. Yorickek biziraule bakarra delako susmoa du. Hero oker bat artezten saiatuko da.
3. atala
3. Neil
Jennifer eta Yorick berriro elkartzen direnean, 355 Agenteak hurrengo pausoak prestatzen ditu. Hildako presidentearen alaba, Kimberly, Jenniferren sekretua deskubritzear da. Bien bitartean, Nora Bradyk eta bere alaba Mackek agur esaten diote beren etxeari.
4. atala
4. Karen eta Benji
Jenniferrek aginduta, Yorickek eta 355 agenteak genetista bat bilatzeari ekiten diote, misterioa argitzeko: Yorickek nolatan biziraun zuen? Bien bitartean, Herok eta Samek emakume-talde arriskutsu batekin topo egiten dute.
5. atala
5. Mann-en atzetik
Yorickek eta 355 agenteak Allison Mann doktorea bilatzen dute Bostonen, gerrak suntsitutako hirian. Jenniferrek bere aurkari politikoei Yoricken inguruko egia ezkutatzen die.
6. atala
6. Weird Al hil da
Yorickek, 355 agenteak eta Mann doktoreak arazo bat dute San Frantziskorako bidean. 355en bila, buru-belarri, Jennifer Regina Oliver kabinete-idazkari ohiarekin liskartzen da; honek presidentetza irrikatzen du. Hero Roxanne lider karismadunak xarmatzen du, eta Sam eta Nora beren tokia aurkitzen ahalegintzen dira, biziraule-talde arriskutsu batean.
7. atala
7. Nire amak tximino bat ikusi zuen
Kimberlyk sekretu baten berri izaten du. 355 eta Allison bat etortzen dira. Yorickek herri misteriotsu batean amaitzen du kasualitatez. Han, ezer ez da dirudiena.
8. atala
8. Apuntatu... eta sua!
PriceMax supermerkatuan, giroa itogarri-itogarria da. Hero eta Samen artean zerbait hausten da. Norak sekretu arriskutsu batzuk deskubritzen ditu.
9. atala
9. Piperrak
Pentagonoko tentsioak eztanda egiten duenean, Jenniferrek ustekabeko mehatxu bati egingo dio aurre. Bien bitartean, Amazonek beren bideari ekiten diote.
10. atala
10. Victoria
Amazonak gero eta hurbilago daude Marrisville-tik. Nora bere onetik irtetear dago. Yorickek harreman bat estutzen du, eta 355ek aurre egiten dio bere iraganari.