Telesail hau ehunka urte elkarrekin bizitzen daramaten lau banpiroren eguneroko bizitzari buruzkoa da. Euren lider ilunaren bisita jasotzean, duela mende bat New Yorkera iritsi izanaren helburua zein den gogoraraziko zaie.
1. atala
D1: 1. Pilotua
Banpiroek odol-festa handi bat antolatu nahi dute kontinente zaharreko antzinako lider baten bisita dela-eta.
2. atala
D1: 2. Udaletxea
Banpiroek Staten Islandeko tokiko politikan parte hartuko dute, mundua gobernatzeko lehen pauso gisa.
3. atala
D1: 3. Manhattango diskoteka
Banpiroak Manhattanera joango dira bertako banpiroen errege den lagun zahar batekin aliantza egiteko asmoz.
4. atala
D1: 4. Gizotsoekin liskarra
Staten Islandeko banpiroen eta gizotsoen arteko tregoa ahula arriskuan dago eta Colin lankide berriarekin maiteminduko da.
5. atala
D1: 5. Baroia parrandan
Baroia lozorrotik esnatu da eta parrandan irten nahi du mundu berriaren gauza zoragarriez gozatzeko.
6. atala
D1: 6. Epaiketa
Hiru banpiroek euren burua defendatu beharko dute nazioarteko banpiroen epaimahai bat haiek epaitzeko biltzen denean ustez egin duten delituren bat dela-eta.
7. atala
D1: 7. Herritartasuna
Nandorrek estatubatuar herritartasuna eskatuko du eta Nadjak Jenna entrenatuko du bere lehenengo biktimari erasotzen ikas dezan.
8. atala
D1: 8. Animalien kontrola
Staten Islandeko Animalien Kontrolak Laszlo harrapatu du saguzar forman eta beste banpiroek erreskatatu egin beharko dute.
9. atala
D1: 9. Orgia
Tentsioa areagotu egingo da gure banpiroak sei hilez behin antolatzen den banpiroen orgia antolatzeko lanetan ari direnean.
10. atala
D1: 10. Arbasoak
Nandor bizirik dagoen ahaide bati bisitan joango zaio eta Nadjaren iraganeko maitale bat agertuko da.