
Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Zuriñe Hidalgo dira programaren sortzaile eta protagonistak, eta Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzten autokarabana batean. Saio bakoitza gai baten inguruan eraikita egongo da, eta atal bakoitzean hiru protagonistek misio bat burutu beharko dute. Fikzioarekin eta errealitatearekin jolastuz, hitzetatik ekintzetara pasako dira, abentura bat bizitzeko.