Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko.
14. atala
14. Zaren kutxa hori
Ez dakit noiz hasi zitzaidan nire barrenera begiratzeko jakingura. Apur bat pentsatuta, esango nuke txikitatik hasi zitzaidala. Beti izan naiz oso fantasiatsua, eta unibertsoa, energiak eta magia zerbait naturala dira niretzat. Horietan sinisteak bide asko ireki dizkit, eta bake asko ere eman dit. Batzuk espirituala naizela esan dezakete, beste batzuk yogia, edo hippia. Nik ez diot nire buruari inolako etiketarik jartzen. Ikusi dudana eta sentitu dudana sinisten dut eta horrek balio dit. Azken finean, hori baita garrantzitsuena: balio dizun hori, bakea ematen dizun hori topatzea eta gozatzea. Zabaldu dezagun zaren kutxa hori, "Urratsa" podcastaren bigarren denboraldia abiatzeko! Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
15. atala
15. Ertz zorrotzak
Ez da erraza haur edo gazte bati heriotzaz hitz egitea. Nire kasuan asko luzatu zen heriotzaz hitz egiteko momentuaren jolasa. Ezkutaketako jolas hartan mundu magiko bat sortu nuen eta ilusiozko burbuila batean sartu nintzen, ertz zorrotz batekin topo egin nuen arte. Egia zorrotz hark nire burbuila zulatu zuen eta inork egin ziezadaken oparirik ederrena egin zidan: egia; egia gordina. Bidaia hori egiten lagunduko dizugu "Urratsa" podcastaren atal honetan. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
16. atala
16. Tenplua
Gaixotzen naizenean, gaixo sentitu aurreko beste edozein egun osasuntsuren nostalgiak hartzen nau. Zuri ere bai? Eta hau kuriosoa da, ni gaixo jaio bainintzen. Amaren sabeletik atera eta lehen aurkezpena gaixotasunak egin zidan. Hor ikasi nuen bizitzaren dualtasuna, heriotza eta bizitzaren arteko harremana. Gaixotasunak indartsu bilakatu nau. Hau ere kuriosoa da, ezta? Gaixotasun hura nire abiapuntua izan zen eta hala izan behar zuen, gaur egun naizena izatera iritsi ahal izateko. "Urratsa" podcastaren atal honetan, gure barreneko tenplura bidaia egin dugu, sortu gaituzten min eta malurak ezagutu eta sendatzera. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
17. atala
17. Barkamena
Barkatzea asko kostatzen zait. Noizbait nire buruari kale eginez gero, edo norbaitek niri huts eginez gero, esfortzua eta adorea eskatzen dit barkamena emateak. Denbora ematen hasten naiz, distantzia hartuz. Gero, balantza batean jartzen dut pertsona edo egoera horrek nire bizitzan duen garrantzia. Eta, azkenik, barkamena emateko beharra sentitzen badut, erresumina suntsitzen dut betiko. Atal honetan barkazioaren bide zidorretan barneratuko gara. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
18. atala
18. Maitemina
Ezagutzen ditudan sentsazioen artean onena, maiteminduta egotea dela esango nuke. Maitasunaren olatuak hartu nauen bakoitzean, mundua gelditu nahiko nukeela sentitu izan dut. Maite dudan izaki horrekin elkartzen naizen bakoitzean, denbora luzatu egin nahiko nuke. Eta bihotza betetzen zaidala sentitzen dut maitasuna jaso eta ematen dudanean. Izakien arteko energien lokarri ikusezin bat bezala ulertzen dut nik maitasuna. Lokarri horretatik tira egingo dugu atal honetan. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
19. atala
19. Itxaropena
Batzuetan itxaropenari eustea bakarrik gelditzen zaigu, gainontzekoa gure eskuetatik kanpo dagoela onartuz. Zein askatzailea den kontrola uztea eta zelako bertigoa ematen duen aldi berean. Batzuetan itxaropena izatea arriskutsua ere izan daiteke: bere izpiekin itsutu gaitezke eta fantasia munduan galdu, gauzak gure erara ikusiz eta ez berez diren bezala. Nik ez dut itxaropena berehalaxe galtzen, tematia naiz berarekin eta eginahalak egiten ditut egunero itxaropen izpiren bat presente izateko. Azken finean, eguzki izpiak bezala, gu elikatzen eta betetzen gaituen emozioa da itxaropena eta berak ereindako fruituak jasotzean, bizitzaren ordenu naturalean sinisteko pausuak ematen ditugu. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
20. atala
20. Deseraikitzea
Egun batean, sorpresa bat izan nuen. Neure buruari pertsona goxoa eta gertukoa naizela esaten hasi bainintzen. "Ni horrelakoa naiz" esatetik, "nik horrelakoa izan nahi dut" esaterako bidea abiatu nuen. Aldaketak bere prozesua behar du eta denbora eta esfortzua eskatzen du. Nik argi daukat nire esentzia mantenduko dudala deseraikitze bidaia honetan. Ez dut eredu batetik bestera pasa nahi, baizik eta orain arteko nire buruarekiko nuen irudi eta pentsamoldeaz distantzia hartu, eta hortik, oraindik zerk balio didan eta atzean zer utzi nahi dudan erabaki. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
21. atala
21. Esnatzeko urratsa
Goiztiarra ala gautxoria zara? Noiz sentitzen duzu energia gehiago, egunean zehar ala gauez? Eta inspirazioa? Noiz etortzen zaizu, jaiki eta berehala edo gau ilunaren erdian? Ni goiztiarra naiz. Hobe funtzionatzen dut egun argiz, gauez baino. Nire gorputzak martxan jarraitu dezakeen arren, burua pixkanaka deskonektatzen hasten da eguzkia ezkutatu ahala. Iratzargailuak jo aurretik jaikitzen naiz askotan, gorputzaren erritmo naturala entzun eta deskantsu nahikoa jaso dudala antzematen dudanean. Bost minutu gehiago esanez, beste hogei minutu ohean botata gelditzea kirol nazionala da eta ez dut gezurrik esango igandeetan maindire azpian hogei minutu gehigarri horiek asko gozatzen ditudala esaten baudut. Horrexegatik, erabaki dut hogei minutu horiei podcast hau eskaintzea. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
22. atala
22. Artea
Artea sorkuntza bezala ulertzen dut. Ezerezetik zerbait ateratzeko prozesua bezala ulertzen dut sorkuntza eta ateratako horrek nire barruan zerbait mugitzea edo sentiaraztea da artea. Hau izango litzateke arteaz dudan definizioa. Artea ez da estimatzen jakin behar, artea ulertzeko garaian adimenak ez du lekurik handiena hartu behar, baizik eta artea bizitzen jakin behar da. Horrela lortuko baitu bere eragina luzaroan mantentzea. Azken batean artea bizitza da. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
23. atala
23. Espresioa
Motibaziorik ba al duzu goizero egunargia ikusteko? Nik askotan egin izan diot galdera hori nire buruari eta beti topatu izan dut erantzunen bat. Uskeria izanik ere, egunero esnatu eta jaikitzeko arrazoiak izan ditut eta hala da gaur egun ere. Tamalez kontrako aldartea geroz eta ohikoagoa da gure gizartean, geroz eta antsietate, neke, estres eta depresio kasu gehiago agertzen dira egunetik egunera. Espresioa, latinezko hitza da. Oinarrizko esanahia barrukoa ateratzea da, kanporatzea, aske ustea, ez-preso egitea. Depresioarekin gauza bera egiten saiatuko gara atal honetan. Gu preso egin ez gaitzan, hau askatzera emango dugu "Urratsa". Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
24. atala
24. Kausa efektua
Unibertsoak zuretzat duena onartzera zabaltzen zarenean gauza izugarriak gerta daitezke. Probatu duzu inoiz? Nik ez dut kasualitateetan sinesten, kausalitateetan baizik. Kointzidentziak guk sortzen ditugu, ez datoz ezerezetik. Guk proiektatutakoaren emaitza dira. Bizitzak, askotan, magia momentu txikiak oparitzen dizkigu eta adi bagaude opari horiei bidea egiteko urratsak antzeman ditzakegu. Opariak, batzuetan, itxuraz desatseginak izan daitezke ordea. Gure misioa, desatsegina izan daitekeen arren, horiengandik ikastea eta etorri daitezkeen zantzuei adi egotea da. "Urratsa" podcastaren atalean landuko dugu egoera hori. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.
25. atala
25. Udako urratsa
Uda hemen da. Usaindu daiteke, sentitu daiteke, eta zoragarria da. Egun luzeak eta gau epelak. Uda festa da niretzat. Udak txikitako oroitzapen askorekin konektatzen nau, udalekuak, egun guztia umel sentitzea, izozkiak eta herriko festak. Urtaro guztiek dute euren xarma, baina uda onena da! Udako urratsa emanda amaituko dugu "Urratsa" podcastaren bigarren denboraldia. Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.